Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostera1 1 adlag berriro, berriz.

Ostera ikusi nuen artizarra ilargiaren ondoan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 81. orr.

Ostera kalean, gogo-nahasirik, etxerantz hartu zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 64. orr.

-Ostera entzuten duanean, abisaidak; gustatuko litzaidakek jakitea zer dioen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 109. orr.

Gaineko lurra ongi zanpatu, eta neure lantegira igo nintzen ostera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

Ilundu orduko, ostera etorriko zaizkidak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 98. orr.

Suntsitu dut neure haurraren bizitza, eta hori ezin dezaket inola ere ostera bere-oneratu. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 107. orr.

Baina, lehenago edo geroago, beti itzultzen zen guregana eta lehengo berbera izaten zen ostera, betiko gure Big Joe, edozer eta edozein maitatzeko gai zena. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 20. orr.

Alde egiterakoan irri egin diot ostera zuzendari jaunari, ederra izan behar du preso biluzi bat jaulierrei irri egiten. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 68. orr.

Orduan nik esan nuen zera egin genezakeela, ehun bat metro ostera jaitsi, aldaparen erdi parean zeharka jo, eta hurrengo malkorrean gora ekin ostera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 72. orr.

Baina itzuli egiten ziren ostera, behin eta berriro. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 36. orr.

Epaileari begiratu zion gero ostera. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 30. orr.

-Eskerrik asko! -hark ostera... Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 159. orr.

Gizonek ez zuten egundo ostera ikusi. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 31. orr.

Ez dauka Kat ostera ikusteko interes izpirik ere. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 97. orr.

Gauaz euria egin zuen ostera. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 34. orr.

Horrela egon zen zutik, gero alde egin zuen eta sofan jesarri zen ostera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 105. orr.

Gora naramate ostera. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 39. orr.

Ile ostera hazi berria mozten nuen Zazpigarren Etorbideko Park Slope bizartegian. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 10. orr.

2 berriz, aldiz; ordea.

Harrera gelan ostera, nortzuk eta Berlingo taldeko neskak ziren ikuskizuna. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 19. orr.

Bestea, ostera, zakar hasi zen solasean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 55. orr.

Jatorrak, ostera, asmo jatorrak, eta egintzak ere jatorrak. Elizen arteko biblia   Is 32,8

Orain, ostera, begira nola, ikusiaren asez nekaturik, inor ez den dignatzen zeru sapai gardenera begiratzen! Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 155. orr.

Itsukeria bitxia gizonarena: publikoki erakusten du hiltzeko artea, saritu egiten du emaitza onenak lortzen dituena, eta, ostera, zigortu egiten du norberaren arazo batengatik etsaiaz beste egiten duena! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 260. orr.

Amona-bilobak, ostera, toki zelaia nahiago, eta Pipas aldera joan dira, handik Oiangura jaisteko. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 142. orr.

Pentsamendu maskulinoan, ostera, asepsia handiagoa dago; elementu sentsorialek ez dute eragiten neurri berean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 197. orr.

Hiru herrialde horietan, ostera, ez zen horrelako kezkarik izan. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 23. orr.

-Elkar ezagutu zenuten, beraz -berak ostera-, amaren ikasle garaian? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 178. orr.

Hau, ostera, arrazoi faltsuetan datza dena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 53. orr.

Entrenatzaileek, ostera, oso gustukoa dute. Berria - Kirola   2004-12-10

Iritsi, ostera, nekez eta lorrez iritsi zuten azkena zibilaren arloan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 12. orr.

Añibarrok, ostera, ez zuen bide hori onartu, eta sartaldekoari jarraitu zion, bera ere Arratiakoa zenez. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 79. orr.

Lainoa, goibela eta euria, ostera, eguraldi ona zen orduan. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 67. orr.

Trikitian hain zarratua eta bera hain arteza izanik, eleiza kontuan, ostera, ez ei zan bape zalea eta gitxiago abadezalea. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 40. orr.

Bazen, ostera, alderik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 67. orr.

Hemendik abiatutakoan, ostera, batek daki. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 19. orr.

Non, ostera, Kode Zibil berri hori garatzeko indarra eta tenorea? Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 12. orr.

Geroagoko kontua da hori, ostera. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 16. orr.

4 osterako ik osterako.
4 ostera berriz berriz, berriro.

Hankak ostera berriz neuzkan karel zuri etengabe dardartiaren kontra bermaturik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 118. orr.

Hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua, aurri-hondakinak, hiri handi plantako imitazio batzuk ere bai tarteka, izugarri itsusia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 199. orr.

Bai horixe, ostera berriz gazteak, ahoa eskuaren gibelaldearekin garbitu eta gero, baina Alak ez dio laguntzen bere buruari laguntzen ez dionari. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 81. orr.

Gero isiltzen omen zen, eta handik ordu, egun edo aste batzuetara ekiten zion ostera berriz: "Alua... paripé... alua". Jon Alonso   «Euskal karma» - 7. orr.

Baina Moisesek ostera ere: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 150. orr.

5 ostera ere berriz ere.

Ostera ere ahaztu egin zaio atea buelta pare batekin ixtea. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 189. orr.

Eta ostera ere, oihu bera. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 33. orr.

Negarrez hasi zen ostera ere ama. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 42. orr.

Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Elizen arteko biblia   Jn 11,38

Irribarre zabala egin zuen Tomek; gero, edalontzia jaso zuen ostera ere: "Zure osasunaren alde, osaba Nat". Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 22. orr.

Bon, -Berlusgoñi zen, ostera ere-, honekin epaileen Lehendakariak nire hitzerdiak ulertzen dituelakoa egiten badu, nahikoa da, nahikoa behar du. Jon Alonso   «Euskal karma» - 105. orr.

Hala zegoen hezlea ostera ere agertu zenean. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 61. orr.

Agintzen dizut ez dela ostera ere gertatuko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 46. orr.

Distiraldiaren argitan, zuhaitzaren enborrean Martin ikusi, eta tiro egin zuen ostera ere. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 78. orr.

Gau onak eman zizkidan ostera ere. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai ostera (9); baina ostera (5); berak ostera (13)

egin zen ostera (7); egin zuen ostera (11); ekin nion ostera (6); ekin zion ostera (8); gero ostera (20); hark ostera (9); hartu zuen ostera (5); hasi naiz ostera (5)

nik ostera (18)

ostera arte (7); ostera be (5); ostera bere (10); ostera berriz (7); ostera entzun (6); ostera ere (251); ostera ikusi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus