Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinboliko 1 izond sinboloari dagokiona; sinbolo bidezkoa

Kreatzailearen pasadizo sinboliko klasikoak ditu poemak: Beherapena, Heriotza, Pizkundea. Ez dakit nik Landartek irakurketa sinboliko bat proposatu nahi digun; ez dakit anaia hilari Abel izena ematean beste guztiok, oharkabean bezala, Kain bihurtzen gaituen. italiar horren arabera, pertsonaia sinbolikoa da Homero, Pluton edo Akiles-en antzera. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 15. orr.

Egun sinbolikoa hautatu nahi nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 190. orr.

Funtzio sinboliko guztiak bezala, hau ere era askotakoa izan daiteke, indarrean dauden sinbolismoen arabera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 140. orr.

Bizitzaren hizkuntza sinboliko eta berezia mila modu desberdinetan mintzatzen zaiguk horrelako egunetan, eta, guztia oharpen eta seinale bihurtzen denez, haiek diotena ulertzea besterik ez duk falta. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 168. orr.

Irudikapen konkretu horiek ez dira hain egokiak beste pentsamendu mota batzuetarako: pentsamendu sinboliko, kontzeptual edo abstrakturako, kasu. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 273. orr.

Xake taula denboraren errepresentazio sinbolikoa dela. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 86. orr.

Zinema klasikoaren muntaketa "gardenaren" garapena gertaeren denboraren irudikapen sinboliko konbentzionalean oinarritzen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 104. orr.

Idazle hauen mundu sinbolikoak eta hizkerak Biblian du bere iturri aberatsena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 17. orr.

Perspektiba zentratuak [...] ongi erakusten du, gehienean kontuan hartzen ez badugu ere, aukera ideologiko, edo, zentzu zabalagoan, sinboliko bat egin dugula: gizakiaren ikuspena irudikapenaren arau bihurtzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 201. orr.

Gottlob Frege, Bertrand Russell, Alfred N. Whitehead eta Ludwig Wittgenstein-en logika sinboliko sortu berria, logika matematikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 89. orr.

Lehena sinboliko eta esoterikoa da; bigarrena filosofiko eta frogatzailea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 4. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Pixkana-pixkana, ikasketek aurrera egin ahala, euskararen mundutik urrutiratzen eta euskarak bere baitan duen mundu sinboliko-afektibotik urrutiratzen hasi nintzen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 179. orr.

Hemen desagertu da amona, aienatu da umea eta suntsitu da poeta bisitaria ere, maila errealista-deskriptiboa utzi eta sinboliko-ideologiko hutsean ari baita egilea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 142. orr.

Gainera, baginatik odola botatzea gaixotasuntzat jo izan da, edo, pentsaera magiko-sinboliko baten arabera, egoera zikintzat, eta, osatzeko edo garbitzeko, hainbat erritu magiko asmatu izan dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 171. orr.

Beste pasarte batek erakutsi zien modu are argiagoan erredaktore anitzen kontua; bat-batean, itzulgaian joera antropologiko-sinboliko halako bat zuen testua aurkitu zutenean. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 90. orr.

3 sinbolo balioa duena.

Horren truke, Büren eskualdeko udalak reichmark bateko errenta sinbolikoa jasotzen du urtean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 262. orr.

Ekintza txiki sinbolikoak, hala nola hil-mezua idaztea, hitzak eta izenak aukeratzea, argitaratze epea errespetatzea, lerroak kontatzea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 28. orr.

Uribetarrei ere lur asko kendu zieten gerra bukatutakoan, prezio sinbolikoan beti, miseria bat. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 123. orr.

Zuloaga eskolak bi egunez «era sinbolikoan» gaztetxe bilakatzea nahi zuten gazteek. Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Erakundeei min ematea, betiere modu sinbolikoan, bilera bat izorratuz, edo ekintza zehatz bat zapuztuz. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus