Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakada 1 iz bultzada.

Sakada askoz xumeagoz mugitzen baita. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 189. orr.

Zuhaitz hostotsu bat, ostera, haizearen sakadaz balantzaka, astitzen eta beste zuhaitz baten adarren gainera etzaten denean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 369. orr.

Nabaria zen hegazkina bihurkadei itzuri eginez ari zela jaisten, sakadarik ez jasatearren, eta halaxe gindoazen hegan, lautada ustez aproposaren gainetik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 27. orr.

Badaki bere burua engainatzen diharduela, gaurkoa ez dela gaueroko ekintza, eta sarrailari ematen dion buelta bakoitza garroteari emandako sakada dela. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 117. orr.

2 atxikia, xurgada.

Bi sakada egin zizkion zigarroari, eta kea eguzkiaren printza-sorta baterantz bota zuen bafada batez Jon Alonso   «Euskal karma» - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus