Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merezi (orobat merexi g.er.) 1 izond/iz merezi dena.

Zigor gogor eta merezia zela medio, inor ere ez zen hurbildu haren hiltamura begiak ixtera. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 145. orr.

Jokamolde hau ez zetorren bat, inola ere ez, bere ospe onarekin, ospe merezia hala ere. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 370. orr.

Horrexegatik ematen zaio [lurrari] ama izen merezia. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 153. orr.

Mingainik lotzen ez eta asma ahala idazten duelako sona merezia bereganatu baitu gure poetak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 9. orr.

Mendekatu eta merezia emango diedan arte, Israelen etsaiek lur jo dezaten arte. Elizen arteko biblia   Dt 32,35

Bertzeak neronek aurkitu eta beren merezia eman bertze asmorik ez nuela karrikaratu ninduan etxeratu bezain agudo. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 77. orr.

Eta orduan, nork bere merezia jasoko du Jainkoarengandik. Elizen arteko biblia   1 Ko 4,5

Bere merezia hartu dik: beraren eskuek ondua duk pozoia. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 227. orr.

Gizakien jokabide guztiak begi-bistan dituzu, nori bere jokaeraren ordaina, bere egiteen merezia, emateko. Elizen arteko biblia   Jr 32,19

2 (adizlagun baten eskuinan)

Hori guztiagatik behar nizkizuke egin liskar hain bizi nola zuzen eta egoki mereziak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 133. orr.

Espezialistak opor ongi merezietan zeuzkatela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 269. orr.

3 iz merezimendua.

Zure jainkotasuna jainkoarazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duen mereziaren mereziak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 16. orr.

4 merezi izan du ad (norbaitek edo zerbaitek)

Mila eta mila aldiz merezi izan dut heriotza. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 20. orr.

-Nik ez dut honelako irainik merezi. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 60. orr.

Ez ote dugu salda xorta bat merezi? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

Merezi du gertatu zaiona. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 85. orr.

Gizonen esker ona merezi du bere gela ilun eta mesprezatutik egia onuragarrien hazia, luzaz fruiturik gabea, erein duen filosofoak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 28. orr.

Bere aberriagatik hiltzen den gizonak gure laudorio guztiak merezi dituela. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Arreta ez ezik, nolabaiteko begirunea ere merezi du ekimenak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 151. orr.

Horrek guztiak, ordea, espantu guti merezi du, zeren eta, alde batetik, argi guti ekartzen baitu eta bestetik orobat gauza berarekin gauza bera adierazten baitu. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 122. orr.

Nire egun on adeitsuak ez zuen erantzunik merezi izan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 151. orr.

Zu bezalako gizonek zigorra besterik ez duzue merezi! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 107. orr.

Esaldia -merezi du aitorpen publiko bat- Joxe Landarena da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 293. orr.

Inork ez zuen uste ahaleginak merezi zuenik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 63. orr.

Redinek eskuak astinduz adierazi zuen iritzi hark merezi zion fedea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 104. orr.

Ez nauzue merezi, baina, hala ere, nik zuek salbatzeko lan astuna hartuko dut... Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 32. orr.

· Beren bekatuek merezia ordaindu beharko dute, nire erabakiak mesprezatu eta legeak baztertu dituztelako. Elizen arteko biblia   Lb 26,43

· Nire eta anaien heriotzaz, bare bedi gure herriaren kontra, ongi merezirik, Ahalguztidunak izan duen haserrea! Elizen arteko biblia   2 M 7,38

ik merezita. 13268

5 (-tzea osagaiaz)

Hiltzea merezi dut. Itxaro Borda   «Hiruko» - 40. orr.

Eta zer egin, morroiak ahalegintzea merezi badu? Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 176. orr.

Kabroiak kabroi gisa tratatua izatea merezi dik frankotan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 89. orr.

Badakit hutsegite mortala dela, eta jo-ta-bertan hiltzea besterik ez dudala merezi. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 182. orr.

Festa bat da, gozamena, eta merezi du disfrutatzea, partekatzea eta behin eta berriz egitea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 181. orr.

Adelarekin hitz egitera joatea ere pentsatu nuen [...] baina ez zuela merezi iruditu zitzaidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 93. orr.

6 (subjunktibozko osagaiaz)

Harrika eman diezaguten merezi dugu. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 31. orr.

Merezi al du Ahaltsuak zerbitza dezagun? Elizen arteko biblia   Jb 21,15

Jakin ezazu, Elpides, deusek ez duela defenda dezagun merezi, salbu bizitzak. Itxaro Borda   «Hiruko» - 151. orr.

7 (objekturik gabe)

Zurekin bat natorrenean baino ez banauzu maite, amodio horrek ez du merezi. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 75. orr.

Gizonek ez dute merezi. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 292. orr.

Horrenbeste denbora elkar ikusi gabe eta merezi ez duten pertsonez ari gara. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 180. orr.

Merezi duenaren gainean oinarritzen ikasi behar duzu, eta gainerakoa alde batera uzten, gaitzetsi gabe gainera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 37. orr.

8 (erabilera inpertsonala)

Ez du merezi borroka egitea, David. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 141. orr.

Orduan bakarrik merezi du idaztea. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 42. orr.

Merezi al du horretan gastatzea dirua? Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 90. orr.

Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 47. orr.

Merezi zuen halakoren batean, bateren batek gogora ekartzea. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 56. orr.

Harrobi horiek Erromako hiritik hurbil baleude, merezi luke eraikuntza guztiak harri horrekin egitea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1130. orr.

Deus ez denagatik eta inon ez dagoenagatik penatzerik ez dik merezi. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 98. orr.

-Ez, ez du merezi baldintzarik jartzerik, jasoko duena betetzeko prest ez badago! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 117. orr.

-Ez du merezi, mila esker. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 297. orr.

9 (laguntzailerik gabe)

Uste dut, gainera, baten batek ez duela izan merezi adina aitortza eta fama. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 18. orr.

Zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan. Elizen arteko biblia   Ez 31,11

Semea kaskamotx etxeratu delarik, merezi bezalako zigorra ezarri dio, errebeldiaren izenean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 140. orr.

Hainbeste gauza eman dizkit, nik merezi gabe, eta hainbeste gauza egiten ditut oraindik gaizki... Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 167. orr.

Eta ezagutza hori merezi gabeko sufrikarioa izango bailitzateke halakoarentzat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 43. orr.

10 merezi onez

Zeren, nahiz eta gogojardunetatik kanpo, bidez eta merezi onez bultza ditzakegun, segur aski, pertsona zentzudun guztiak kontinentzia, birjinitatea, erlijioa eta ebanjelioko edozein bide bikain hautatzera, halaz ere [...]. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 37. orr.

11 merezia izan du ad ik merezitu.

Juduen adiskide denak juduen patua merezia dik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 216. orr.

Lizun gaixto batzuk ginela eta merezia genuela hura guztia. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 491. orr.

Funts-funtsean, merezia nuen: horra zer gertatzen zaien profanoei, tenpluaren ateen aurrean jostatzen geratzen direnei, tenplura sartu ordez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 88. orr.

Ez zaitzala kezka ere jakiteak mereziak zenituen edo ez sofrikarioak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 50. orr.

Saia zaitez zoriontsu izaten, merezia duzu. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 70. orr.

Ongi merezia zuen hori, besteen erraiak zigor ugari eta ankerrez oinaztatu baitzituen berak. Elizen arteko biblia   2 M 9,6

Ondo merezia genuen zu galtzea, gurekin izan zaitugun bitartean, ez baikinen arduratu zu ezagutzeaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 216. orr.

Baina ongi merezia izango zenuen, hil izan bazintu! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 292. orr.

Berbera dator zuek salbatzera eta merezia duten zigorra etsaiei ematera. Elizen arteko biblia   Is 35,4

Edo beharbada ez du domina zintzotasunez merezia duenik sinesten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 240. orr.

Goza itzazu hain mereziak dituzun ondasun hauek eta zoriontsu izan zaitezela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 202. orr.

12 mereziago izan du ad

Batzuen ustez, erlijio kristauak mereziago du burla atxikimendua baino. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahaleginak merezi (9); ahaleginak merezi izan (5); aipamen berezia merezi (23); aipamena merezi (5); aipamena merezi du (4); aipatzea merezi (9); arreta merezi (12); askoz gehiago merezi (6); aztertzea merezi (4); benetan merezi (14); bizitzea merezi (14); egitea merezi (9); egiteak merezi (6); egotea merezi (21); entzutea merezi (6); errespetu osoa merezi (6); errespetua merezi (17); errespetua merezi du (4); errespetua merezi dute (5); etortzea merezi (4); euskal herriak merezi (4); ezagutzea merezi (4); galtzea merezi (7); garaipena merezi (6); gehiago merezi (62); gehiago merezi du (6); gehiago merezi izan (10); gehiago merezi zuen (6); gogoeta merezi (4); goresmenak merezi (6); goresmenak merezi dituzte (4); hartzea merezi (5); heriotza merezi (23); heriotza merezi du (6); heriotza zigorra merezi (9); herriak merezi (8); herriak merezi du (4); hiltzea merezi (9); hobea merezi (13); hobea merezi dute (4); ikertzea merezi (4); ikustea merezi (13); ikustea merezi izan (5); infernua merezi (6); irabaztea merezi (15); irabaztea merezi genuen (4); irabaztea merezi izan (5); irakurtzea merezi (7); izatea merezi (33); izatea merezi izan (6); izen hori merezi (5); izena merezi (21); jakitea merezi (4); jarraitzea merezi (6); kentzea merezi (5); kontatzea merezi (7)

merezi adina (4); merezi ahal izateko (8); merezi bezala (19); merezi bezalako (7); merezi dik (20); merezi ditu (16); merezi dituzte (18); merezi du (390); merezi du aipamenik (4); merezi du aipatzea (5); merezi du hainbeste (4); merezi duela (111); merezi duela esan (5); merezi duela uste (5); merezi duelako (19); merezi duen (267); merezi duen bakarra (4); merezi duen beste (6); merezi duen bezala (13); merezi duen garrantzia (6); merezi duen gauza (4); merezi duen lekua (9); merezi duen saria (4); merezi duen zerbait (13); merezi duen zigorra (7); merezi duena (50); merezi duena jasotzen (5); merezi duenik (16); merezi dugu (18); merezi dut (15); merezi dute (108); merezi dutela (25); merezi dutelako (11); merezi duten (76); merezi duten bezala (9); merezi duten ordaina (4); merezi dutena (10); merezi dutenak (14); merezi duzu (22); merezi ez arren (6); merezi gabe (23); merezi gabeko (9); merezi izan (215); merezi izan du (32); merezi izan zuen (50); merezi izan zuten (12); merezi izango (7); merezi izatea (7); merezi izateko (22); merezi izatekotan (4); merezi luke (18); merezi nuen (12); merezi omen (7); merezi ote (31); merezi ote zuen (15); merezi zuela (90); merezi zuela uste (5); merezi zuen (177); merezi zuen bezala (8); merezi zuen saria (5); merezi zuen zigorra (4); merezi zuena (17); merezi zutela (20); merezi zutela uste (4); merezi zuten (34); merezi zuten bezala (4); merezi zutenak (7)

ordaina merezi (4); saria merezi (15); sartzea merezi (8); ustez merezi (5); zerbait hobea merezi (6); zigorra merezi (35); zigorra merezi du (7); zinez merezi (8)

bere merezia (9); merezia baitu (4); merezia du (6); merezia eman (5); merezia emango (4); merezia zuen (17); ondo merezia (24); ondo merezia zuen (5); ongi merezia (31); ongi merezia du (4)

mereziko du (8); mereziko ez (7); mereziko luke (26); mereziko lukeen (6); mereziko zuen (14); mereziko zuten (6)

merezita gainera (6); merezita galdu (4); merezita irabazi (21); merezita irabazi du (4); merezita irabazi zion (4); merezita lortu (9); merezita lortu zuen (4); ondo merezita (19); ondo merezita gainera (4)

merezitako atsedena (4); merezitako garaipena (14); merezitako garaipena lortu (9); merezitako omenaldia (6); merezitako ordaina (6); merezitako saria (20); merezitako saria jaso (10); merezitako zigorra (14); ondo merezitako (14); ongi merezitako (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus