Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osterako 1 adlag gerorako.

-Eztabaidak sabela bete osterako, bale? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 158. orr.

Pentsamendu hori hedatuz doa, eta Bigarren Mundu Gerra osterako, mundu anglo-saxoi osoaz jabetua omen da. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 191. orr.

Beldur naiz nire zentzutasuna, berez ere oso handia ez dena, bizkorregi ez ote zaidan agortzen ari, eta gerra osterako ezer ez ote zaidan geratuko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 90. orr.

Hauteskundeak baino lehen, hautesle talde indartsuenen gogoko ekonomia-politika ezartzen da, alegia, neurri popularrak, eta hauteskunde osterako, berriz, hain popularrak ez diren neurriak uzten dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 109. orr.

EAJ eta Ibarretxe aipatzen hasi dira alderdien mahaia uda osterako utzi behar dela. Berria - Harian   2006-03-26

Halako kritika bat Jaurlaritzari, beste hamaika lanen osterako utzi duelako agiritegiarena. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 175. orr.

· 2 (izenlagun gisa)

Keynesen hitzetan, "aberatsak bertan bizitzeko etxetzarrak eraiki edota hil-osterako piramideak egin, edota, beren bekatuez damututa, katedralak eraiki eta monasterio edo atzerriko misioak sortu", jarduera horiek guztiek ekonomia hazkundea dakarte. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 117. orr.

Frontoietan jo eta ke lehenik, gero Centro Vascon [...] eta osterakoetan inguruko tabernetan iji eta aja ibiltzen diren pilotarietako batzuk sarekoak dira, duda barik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus