Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inuzentekeria iz tolesgabekeria.

Haren narrazioek xalotasunari eta inuzentekeriari ihes egiten diote. Berria - Kultura   2006-04-11

Inuzentekeriak iruditzen zitzaizkidan niri haren mintzagaiak, baina berak munduko gauzarik inportanteenak balira bezala jorratzen zituen. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 103. orr.

Arropak garbitu, musika entzun, CNN ikusi hotelean, egunkari honetan inuzentekeriak idatzi... denetik apur bat egin dut okupatuta egoteko. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 76. orr.

Joxe Martin da Elvirak zaintzen duen bigarren edadetua, zaharra, agurea, jubilatua... garai bakoitzeko inuzentekeriak aukeratzen ditu bere hitzak. Pako Aristi   «Note book» - 152. orr.

UCI Pro-Tour desagertu egingo zela irakurri zuela dio norbaitek eta gero, bukaeran, inuzentekeria zela jartzen zuela. Berria - Kirola   2006-04-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus