Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piramide (orobat piramida g.er.) 1 iz Egiptoko faraonen hilobi gisa erabiltzen zen eraikuntza handia, oinarria laukia eta lau aurpegiak triangeluak zituena.

Mesopotamiako ziguratak, Egiptoko piramideak, maien tenpluak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 19. orr.

-Egipton dago altxorra, Piramideetatik gertu. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 51. orr.

Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 43. orr.

Ordokian baziren beste bi piramide zutik: Kefren eta Mizerinos. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 43. orr.

Piramidearen erpina han desagertu zen beren begi nekatuen bistatik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 45. orr.

Zazpi piramide ere eraiki zituen, bata bestearen ondoan, bere aita, ama eta lau anaien omenez. Elizen arteko biblia   1 M 13,28

2 oinarritzat zernahi poligono eta aurpegitzat hiruki isoszeleak dituen poliedroa.

-Geometria lauarekin egin zuen bezala, espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 161. orr.

Osaba Joanikotek prismak eta piramideak eta bertze iduri geometrikoak irakatsi zizkigun denboran. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 80. orr.

Tetraedroa: oinarri triangeluarreko piramidea, lau aurpegiak triangelu aldekide dituena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 162. orr.

Napoleon patioaren erdian, dir-dir egiten zuen eguzkipean kristalezko piramideak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 51. orr.

Piramide moztu bat egitea erabaki du azkenean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 154. orr.

3 irud/hed

K2ko goiko piramide ospetsua eta Botila Lepoa, berebat, ikusi ditugu lehen aldiz. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 163. orr.

Gainean patatak, arbiak, azenarioak, tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka, piramideak osatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 240. orr.

Piramide baten eitea duen egitura batek erabiltzen du botere izugarri hori: piramide horretan, zenbat eta gorago, orduan eta botere gehiago metatzen da esku gero eta gutxiagotan; zenbat eta beherago, botere gutxiago banatzen da esku gero eta gehiagotan. Jon Alonso   «Euskal karma» - 71. orr.

Piramidearen muturrik gorenarekin hari zuzena izatear zuan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 67. orr.

Martinen gainean pilatutako iluntasunezko piramideak buru gainera erortzen hasi zitzaizkion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 501. orr.

Gizartearen organizazinoa piramide bat bezalakoa zela, Faraoiek Egipton eraiki zituztenen parekoa. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 80. orr.

Sukaldera sartu eta hozkailuaren argiak garagardo piramide bat bistaratu zion.Erpintzat begia eta ointzat begiratzen zaion objektua duen angelu trinkoa da, beraz, beti ikusmenezko piramidea. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 22. orr.

Enpresa multinazional zaharra, piramide moduan antolatua, eta New York, Tokio edo Londreseko egoitza zentraletik kontrolatua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 81. orr.

Lehen errainuen hatz-muturrak piramideen erpinetan zauritzen dira, eta argizko odola ertzetan behera dator. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 219. orr.

Belatzaren kasuan, zehazki, are garrantzitsuagoa da, piramide trofikoaren goi-mailan dagoelako Berria - Euskal Herria   2004-06-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik piramidal.

Irakaslearen aurpegia hezurtsua, ertzez betetakoa; aurpegia piramide-poliedroaren modukoa, azpikoz gora jarria, behealdean kokots-bizarrean bukatua. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 142. orr.

Indiarren hondakinen zerean jakitun jendea izaten zen, piramide-maitaleak edo. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 53. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Koadratzea, ikusmenezko munduan zehar irudimenezko ikusmen-piramide bat erabiltzea (eta batzuetan finkatzea) da, beraz. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 146. orr.

Azkenik, grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 97. orr.

Su gune bakoitzak, segundo batzuetan, bere eztanda piramidea jaso eta berehala uzten du, iraungirik, beste nonbait berriro eraikitzeko. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus