Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostia1 (orobat hostia g.er.) 1 iz Eukaristiako ogia, gaur egun gari irinezko olata txiki biribila dena.

Apaizak ostia sagaratua altxatzean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1042. orr.

Bospasei egunen buruan paper baliosa banuen, sakela barnenean sartu nuena, ostia kontsekratuak nauzkan untzi ttipiaren ondoan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 92. orr.

Eta Hala hasi ginen sakristian ostiak jaten. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 37. orr.

Frantzisko, egin ostia bat apur horiekin guztiekin eta eman jaten nahi dutenei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 410. orr.

Beste zenbait anaia ere bidali nahi izan zituen probintzia guztietara, ostia txukun eta garbiak egiteko tresneria on eta ederrez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 680. orr.

Ostia mihi gainean desegiten zitzaigun artean. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 106. orr.

FAIkoek Pagasarriko baso batera eraman, eta ostia pila bat eman omen zieten jatera. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 14. orr.

Geldirik ikusi zuenean, hartu zuen eskuetan Eguzki santua, bere urrezko izpiekin, ostia zuria erdian zuela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 147. orr.

Fededunei ostia erakusteko erabiltzen diren pieza itsugarri horietako hiru, lapurturik. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 88. orr.

Komunioak komunio dira, baita paperezko ostiekin komekatuta ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ostiak egiten ditu bi sosetan truk biziaren irabazteko eta ostia porroskak banatzen ditu ahurtaraka katiximaren ondotik, hortzekin krask eta krask haurrak loriatzen baitira. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 53. orr.

Gisa guzietako ostia-untziak baziren su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 100. orr.

3 ostia-milikatzaile higanoteentzat, Erromako Elizaren jarraitzailea. ik ostiajale.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 93. orr.

Gure printze Henrikek, hogei ostia-milikatzaile baino gehiago garbitu omen ditu bere ezpataz! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus