Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pirita 1 iz burdin sulfurozko mea, horia eta distiratsua.

Farolaren argiak bezala jo zuen trenarenak pirita deskargatzen ari ziren garabietan, ontzi grekoaren mastetan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 29. orr.

Lurraren erraiak josirik daude gnomoz, koboldoz (kobalto!), nikoloz (nikel!), zeinak eskuzabal izan baitaitezke eta altxorra toparazi aitzurraren puntan, edo tronparazi, liluratu, urrea bezala distiraraziz pirita xumea, edo zinka mozorrotuz eztainuaren jantziez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak eskatzen zizkigun, ekartzeko portutik, sekula ez txanpon holandarrik edo Camel edo Chester, Erkizia ergel hark. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus