Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pirka-pirka adlag poliki-poliki, pixkana-pixkana.

Baina pirka pirka ari naiz; ez haatik ttuku-ttuku zalutzen baitzait maiz urratsa, bereziki arratsalde hastapenean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 93. orr.

Hobendun bezala daukat noiztenka ene burua, baina badakit noizbait, pirka pirka bada ere, helduko naizela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 54. orr.

Jainkoa, sorterria, Frantzia, ofizioa, familia, lanak, bestak, pilota, musa, doluak eta sortzeak, gizonen mozkorrak eta emazteen haserreak, bizia zeramatenak, pirka-pirka. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 9. orr.

Hiru ordu hurbil iraunen duen hamahiru kilometroko zatia integratua, eneganatua daukat eta orain ene baitan bildurik dagoen indarra pirka pirka barreiatuko dut, bidenabar. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 139. orr.

Gero da, pirka-pirka hasi Etcheto, sare batzuen sartzen eta berexte pollit batzuen egiten, haatik hutsak ere. Herria   2003-12-04

Eta gero, haurrak handitzearekin, pirka-pirka joan ziren, bizi-beharrak etxetik haizaturik. Herria   2001-07-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus