Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinekdoke iz hitz bati berez dagokiona baino zentzu zabalagoa edo estuagoa ematean datzan irudia.

Nozio bat berez beste zerbait esan nahi duen hitz baten bidez adierazteari deitzen zaio sinekdokea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 114. orr.

Arima hitzak gizaki bizia adierazten duela, horko iruzkin egileak ikusi duen bezala, sinekdokearen itxurak hartzen baitu osoaren ordez zati soila. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 64. orr.

Atalak osotasuna izendatzen duen sinekdoke berezi horretan filosofiak bere buruarekiko antzinatik daukan konpromiso baten aipamena egiten da agian. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 7. orr.

Erretorika-poetika bikoaren lehen osagaia sinekdoke bat da berez, osotasuna izendatzen baitu (erretorika) haren zati bat adierazteko (elocutioaren teoria). Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 7. orr.

Bere-bereak ditu kazetariak sinekdokea eta metonimia. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus