Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostikatu, ostika, ostikatzen 1 du ad ostikoz jo.

Behiek zirkulu bat egiten zuten, erdian txahalak utzita, eta adarrak erakusten zituzten kanpora; orobat egiten zuten behorrek, haiek berriz, aldakak erakusten zituzten, arrotza ostikatu behar bazen ere. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 104. orr.

Ura gogor ostikatuz, inguru osoa bustiz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 172. orr.

Gero lurrean ostikatu zuen amorruz, konkorrak ez zuen ja garrasirik egiten. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 159. orr.

Bainukoa bezain epela zegok -beste eskuaz harkaitza ostikatzen zuen, [...] eta eroaldi batean jotzen zuen ura, itotzen ari balitz bezala. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 170. orr.

2 irud/hed

Azpimarratuz gazte horiek Espainiako polizaren esku ezarriak balire, giza-eskubideak litazkeela ostikatuak. Herria   2004-05-27

Zernahi gisaz, ainitz tokitan bakea ostikatua izan da urte hortan guzian. Herria   2004-01-01

Segurantzaz beterik nengoen mahaira jarri baino lehen, eta dudek ostikatzen ninduten bi ordu eta erdi geroago. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 333. orr.

Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 474. orr.

Ahalgetzekoa ere baduk herri baten hola ostikatzea. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 54. orr.

-Zer gertatuko litzateke Italiak Sizilia ostikatuko balu...? -galdetu nion. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 11. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Goruki zeritzan indiar gaztea, zeina baitzen Antonio Ibarbiak Santo Tomáseko pulpería-n jaso zuen indiar ostikatua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 561. orr.

Hiltzailearen etsipenaren lekuko dira irudi ostikatuak, sumindu egin baita objektu baliagarririk aurkitu ez duelako agure haren gorpuan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 478. orr.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus