Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostikoka adlag ostikoz joz, ostikoak emanez.

Ostikoka hasi zara atearen kontra. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 118. orr.

Jeepak bete-beteta, kabitu ez ziren atxilotuei lurrean etzateko agindu zieten, eta ostikoka ekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 165. orr.

Zeuretzat okerrago eztenari ostikoka egiten badiozu! Elizen arteko biblia   Eg 26,14

Kontatu zuen goiz hartan bertan bereizgarria ez zeraman judu bat bota zutela ostikoka tranbiatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 10. orr.

Horren inozoa ez bazina, ostikoka bidaliko zintuzket. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 112. orr.

Nik ipurdia birrinduko diot ostikoka! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 148. orr.

Buccako atxilotze gunean preso irakiar zenbait ostikoka erabili zituztelako. Berria - Mundua   2004-01-18

Ostikoka eta muturrekoak ematen hasi zitzaion neska-lagunari etxera iritsi zenean. Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Ostikoka eta ukabilkadaka atera zituzten handik. Jokin Urain   «Errotarria» - 87. orr.

Ostikoka eta ukabilkadaka ibili gintuzten, gero eta gogorrago. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 48. orr.

Arrastaka eta ostikoka eraman ninduten mendian behera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 345. orr.

Elkarri hozka eta ostikoka hasten baitziren mandoak tarteka. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 140. orr.

Mozkortzen zenean, bortizki erabiltzen zuen bere emaztea, ukabil eta ostikoka. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 183. orr.

Jo eta ke ari zait ostikoka, bizkarrean, zangoetan, eta ahal duen toki guztietan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 24. orr.

Osasunak ez zuen zirrikiturik utzi, eta, estu zebilenean, ostikoka geldiarazi zuen Reala. Berria - Kirola   2006-03-23

-Ez dun hurrengorik izango, ez horixe! -esan zuen Heriok, amorru osoz, aireari ostikoka. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 74. orr.

Garrasika eta aireari ostikoka zebilen, aurpegi zuria malkotan blai. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 153. orr.

Kirolzelaietan biziki trebe baloi bati ostikoka. Herria   2005-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aireari ostikoka (5); lurrari ostikoka (4); ostikoka ari (10); ostikoka ari ziren (3); ostikoka bidaliko (3); ostikoka bota (6); ostikoka erabili (4); ostikoka hasi (20); ostikoka hasi zen (7); ostikoka hasten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus