Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zainzuri 1 iz baratxuriaren familiako landarea, urtero muskil mamitsuak eta jateko oso onak ematen dituen lurpeko zurtoina duena (Asparagus offcinalis); delako muskil mamitsua. ik esparrago.

Zainzuriekin egindako arrautzopila. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 98. orr.

Zerbitzariak esanda dakit ostiraletan aldatu egiten duela dieta, zainzuriak, amuarraina eta fruta eskatzen dituela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 258. orr.

Denak Nafarroako eta kanpoko zainzurien artean zein alde handia zegoen esatean bat etorri ziren, jaten eman zienak Peruko zainzuria jan zutela erantzun zien arte. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Zainzurietan, orburuetan, patatetan... aurki dezakegu inulina; normalean, landare jatorriko produktuetan beti. Berria - Gaiak   2004-08-29

Zainzurien buruak % 50 proteina dauka, xerrak baino askoz gehiago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zainzuri-pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 84. orr.

Behin zainzuri ekoizle batzuk bildu ziren Lodosan. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Tartean, zainzuri itsasoak plastiko ilunez estaliak. Berria - Kirola   2006-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus