Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

Iparburu (orobat iparburu eta Ipar Buru g.er.) iz Ipar Poloa.

Hegoburuan eta Iparburuan izotza nola urtzen ari den aztertu behar zuen. Berria - Gaiak   2006-02-26

Ondorioz, itsasoak goiti ari, Iparburuko hormaguneak urtzen, sasoinak aldatzen. Herria   2005-09-15

Edo bestenaz arrunt hormatua, Ipar Buruko izotzak estalia bezala. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 153. orr.

Noranahi joanen naiz zure bila, baita Alemaniara ere, baita Iparburura ere. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 19. orr.

Bizkarrean, iparburura doazen haitz biluzi alimaleak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 141. orr.

Gero, Iparbururaino iristeko grina sortu zitzaion gizon zuri europarrari. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 175. orr.

Mikel Alvarez bizkaitarrak Iparbururainoko espedizioa kausitu du. Herria   2004-04-29

· Mars Expressen gailu sofistikatuek hartutako irudiek urtarrilaren 18an hartutako irudiak dira, gainera, «garbi» erakusten dute karbono dioxido banaketa desberdina dela iparburuan eta hegoburuan Berria - Gaiak   2004-01-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus