Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesgaitz (orobat sinisgaitz g.er. sinisgatx g.er. eta sineskaitz g.er.; Hiztegi Batuan sinesgaitz agertzen da) 1 izond nekez sinets daitekeena, sinesten zaila. ik sinestezin.

Berehalakoan, halako ausardia sinesgaitz batez, eskutik heldu zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 237. orr.

Mirakulu sinesgaitz baten eraginez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 185. orr.

Alemaniarren okupazioaren denboran, eta Parisen bizi ginela, bi bidaia sinesgaitz egin genituen Hego Euskal Herrira. Jokin Urain   «Errotarria» - 64. orr.

Torturak bere horretan dirauela esan zuen, Auzitegi Nazionalean 18/98 bezalako epaiketa «sinesgaitzak» egiten direla. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Irribarre sinesgaitza egin nuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 67. orr.

Gol sinesgaitz bat sartu du Mendietak. Iban Zaldua   «Itzalak» - 43. orr.

Egiaz, Botanikoa oasi sinesgaitza da, Pradoko zirkulazioaren burrunba ikaragarria urruntzen duena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 85. orr.

Sinesgaitza da honelako leku baten ondo sentitzea, baina ni ondo sentitzen naiz. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 42. orr.

Sinesgaitza da, hala ere, Frantziskok Sultanaren aurrean bere espiritutik hain urruti dagoen argudioa erabili izana. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1148. orr.

Roberti sinesgaitza zitzaion batzuetan horrelako haur batek hain ulermen izugarria izatea. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 14. orr.

Aliziari sinesgaitza iruditzen zaio oraindik bart gertatutakoa, amets hutsa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 159. orr.

Sinesgaitza gertatuko litzaizueke guretarrek zer hartu duten sorgintzeko... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 38. orr.

Sinesgaitz gertatzen zait Maximilian plaza inoiz toki baketsu edo atsegintzat hartu izana. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 24. orr.

Aski sinesgaitza da arma horrek gure garaia arte irautea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 255. orr.

Zure istorioa erabat sinesgaitza da eta badakizu. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 61. orr.

Sinesgaitza edo ez, egia da. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 119. orr.

Suharki, aberri-zale agertzen direnen diskurtsoen muina sinesgaitzago zait, manipulazio hutsa irizteraino batzuetan. Itxaro Borda   «Hiruko» - 131. orr.

Oraindino ere bonba-zulo erabat sinesgaitzak ikusi ahal dira. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 64. orr.

Egosketen lurrinak eta usain sinesgaitzenak sortzen ziren han. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 42. orr.

Gure identitatea, azken finean, kontakizun bat delako, kontakizunik sinesgaitzena. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 18. orr.

Modu sinesgaitzean antzezten zituen animaliekiko sexu egoerak. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 31. orr.

Realak, modu sinesgaitzean, markagailuari buelta emanez irabazi du partida. Berria - Kirola   2004-11-23

2 (adizlagun gisa)

Ez nintzateke ausartuko esaten pozik, harriturik edo sinesgaitz galdetu zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 178. orr.

Diruagatik?... -sinesgaitz begiratu zion, kirtenkeriaren bat entzun izan balu bezala. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 185. orr.

Sinesgaitz behatu nion, nekizkien guztiak kontatzeko prest. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 329. orr.

-Benetan? -galdetu nion sinesgaitz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 101. orr.

Burua astindu nuen, sinesgaitz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 258. orr.

Ezker-eskuin mugitu zuen burua, sinesgaitz. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 118. orr.

3 irud/hed

Begi sinesgaitzez begiratzen zioten Agustinari gizonak eta neskatoak. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 171. orr.

· 4 iz sinesgogorra den pertsona.

San Tomas bezalako sinesgaitz eta sinesgogor hanitx beita eüskaldünen artean ere. Herria   2001-05-31

Laborari debota eta fraile sinesgaitza elkarrekin ehortziak dira. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 200. orr.

Santo Tomas sinesgaitzak, aurreko agerkundean ez baitzegoen beste lagunekin, esaten du: "Ikusten ez badut, ez dut sinetsiko". Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 179. orr.

Sar ezak hemen behatza eta ikus ezak egia, eta ez adi izan sinesgaitza, baizik sinestuna. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 179. orr.

Oraingoan aurrez aurre begiratu nion, mirari baten aurrean sinesgaitzok begiratu ohi dugun harridurarekin. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 83. orr.

Merkatari zuhur bezala, aurkitutako harribitxia sinesgaitzen begietatik ezkutatzen zuen eta, bere gauza guztiak salduz, hura erosi nahi zuen isilpean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 185. orr.

5 sinesgaitz (orobat sinesgaitza) egin

Izan ere, antigoaleko jende askorentzat, bihotza baitzen kontzientziaren organoa eta burua sentimenduena, orain burmuinaz pentsatzen dugula hain begi-bistakoa denean, inoiz bestela izan zitekeenik ere sinesgaitz egiten zaigun arren. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 52. orr.

Sinesgaitz egiten da hemen iturriko ura ez edatekoa izatea. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 213. orr.

Ikusleari sinesgaitza egiten zaio Jose Garfia hiltzaile gupidagabearen onbideratzea. Berria - Kultura   2004-09-21

Öchlerrek harrituta begiratu zidan, sinesgaitza egingo balitzaio bezala nire ezjakintasuna. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 310. orr.

Sinesgarri izan nahi zuten hitzek, ordea, sinesgaitz egin zuten kontatutakoa. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 163. orr.

· Sinesgaitz samarra egiten baitzitzaidan tipo bitxi hura halako aingeru baten aita (edo aitaordea behinik behin) izatea. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 44. orr.

Ez zuen sinetsi nahi Justina don Leonardorekin ezkontzera zihoanik; are sinesgaitzago egiten zitzaion bezperan elkarrekin bizi izandakoa akordura zetorkionean. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus