Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesgaiztasun (orobat sineskaiztasun g.er.; Hiztegi Batuan sinesgaiztasun agertzen da) 1 iz sinesgaitza denaren nolakotasuna.

Ez nion hitzik ere sinetsi, jakina... eta dibertigarria gertatu zitzaidan nire sinesgaiztasuna. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 126. orr.

Nire sinesgaiztasuna jarrera intelektual zuhurraren ondorioa ez, baizik eta gabezia baten emaitza iruditzen baitzitzaidan behingoz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 278. orr.

Ez nuen ondo ezagutu Harry, baina nahitasuna hartu nion modu berezi batez (aldez miresmenez, aldez harriduraz, aldez sinesgaiztasunez). Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 248. orr.

Haren sinesgaiztasuna sinesgarri zait eta gainera osoki fededuna balin bada, Gaizkiaz ez dituela aski gogoetak egin botako diot. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 90. orr.

Zenbat eta handiagoa delituaren basatikeria eta gorabeheren sinesgaiztasuna, orduan eta txikiagoa testiguen sinesgarritasuna. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 49. orr.

2 irud/hed

Guztietariko urrunena, miragarriro geldoa, elezaharrezko eta sinesgaiztasunezko beztidura lodi batean bildua, eta haragi-printz bakoitzez bere osabatasunean fosilizatua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus