Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkantzia (304 agerraldi, 49 liburu eta 88 artikulutan; cf salgai 993 agerraldi, 110 liburu eta 540 artikulutan –salgai egon-en 132 agerraldiak barne- ; Hiztegi Batuak salgai eta gai hobesten ditu) 1 iz salgaia, salerosgaia.

Merkantzia hori ez dago salgai! Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 175. orr.

Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 35. orr.

Zamaketariak, zaldiak, gameluak, astoak, ibai eta itsas ontziak, gurdiak, merkantziak garraiatzeko balio duen guztia merkatu hartan pilaturik zegoen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 89. orr.

33,2 milioi tona merkantzia eta 500.000tik gora edukiontzi kudeatu zituen iaz [Bilboko Portuan]. Berria - Ekonomia   2006-02-14

Bistan da ezen, estuarioko ertzetik hain gertu egonik, Porta de Ferrok balio behar zuela, batez ere, pertsona eta merkantzien ibai-garraiorako. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 261. orr.

Lana eta lurra, gizakia eta ingurugiroa, nekez izan daitezke ekoizpen faktoreak edo merkantziak, azken batean bizitza bera baitira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 330. orr.

Han trenak etengabe pasatzen dira herriaren erditik, batzuek jendea eramaten dute, beste batzuek berriz merkantziak. Jon Maia   «Riomundo» - 138. orr.

Portuaren irabaziei %50eko ekarpena egiten dieten merkantzien tasak %18 jaitsi dira. Berria - Ekonomia   2004-07-21

Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen; zeure ondasun eta merkantzia ugariz munduko erregeak aberasten zenituen. Elizen arteko biblia   Ez 27,33

Merkantzia ustela hornitzaileari itzultzeko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 254. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala; eta balio bat du, halaber, beste merkantzien zeinu izan daitekeen aldetik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 74. orr.

Ura, eskubide unibertsala ala merkantzia pribatua? Berria - Gaiak   2006-03-21

Masa-kulturaren ikuspegi kritikoak adierazten digu ikuskizun-merkatu erraldoiak abiadura handian mugitzeko gai diren merkantziak bakarrik onartzen dituela, zentzurik edo edukirik ez badute ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 62. orr.

Eros-a sexu hutsera mugatu da eta merkantzia bihurtu da, erosi eta saldu daitekeen objektua. Berria - Gaiak   2006-01-26

Informazioa, talde mediatiko handien kasuan, merkantzia bihurtzen da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 98. orr.

Merkatua da askatasun oso bakarra: gizakiak saldu eta erosteko eskubidea, merkantzia bihurtzeko askatasuna. Berria - Mundua   2006-01-29

Pertsonak balio absolutua du, ez da merkantzia bat: ez du preziorik, duintasuna baizik. Berria - Kultura   2004-02-15

Merkantzia hutsa zarete. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 190. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa; orobat merkantzi)

Champagne zen Ekialde eta Mendebalde arteko merkataritza-trukerako erdigune nagusia, eta italiar merkatariak merkantzia-trafikoaren eragile nagusiak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 189. orr.

Bilboko portuko merkantzia trafikoa %23 hazi da azken seihilekoan. Berria - Ekonomia   2004-07-21

Behiala merkantzia sartu-irten eta jarduera handia izan zuten lokal orain hautseztatu eta leihorik gabeak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 15. orr.

Soilik merkantzia kamioiei uzten diete pasatzen. Berria - Gaiak   2006-01-08

Gero, jada zutik, merkantzi bagoian bermatu zen arnasestuka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 119. orr.

Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren. Berria - Mundua   2004-02-19

Mutrikun, kirol eta merkantzia portu baten eraikitzeaz eztabadak zabaltzen ari dira. Herria   2003-01-14

Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 145. orr.

Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 116. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Ematen du ibaiaren beroa senti daitekeela, banana eta kafe merkantziak gordetzen dituzten biltegietatik harago. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 15. orr.

· Greziako Itsas Merkantzia Ministerioak. Berria - Mundua   2004-01-24

4 droga.

Jonkiek erositako merkantzia probatzen duten lekuan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 201. orr.

5 merkantzia-ontzi (orobat merkantzi ontzi eta merkantziontzi; 18 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan) merkataritza ontzia.

Merkantzia ontzi handi batek hondoratu zuen Bugaled Breizh arrantzontzia. Berria - Mundua   2004-01-24

Dublin eta Holanda artean jarduten zuen merkantzia-ontzi bateko kapitaina zuen senarra. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 159. orr.

Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 152. orr.

Hiru gizonek ezkutuko bidaiari gisa hartu zuten Casablancan (Maroko) Panamako bandera zeraman merkantzia-ontzia. Berria - Euskal Herria   2006-04-29

6 merkantzia-tren (orobat merkantzi tren)

Merkantzia tren asko dago geldirik geltokian. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 38. orr.

Merkantzi trena zen, bagoiak adreiluen gorri bizikoak eta goitik eta alboetatik itxita. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 78. orr.

New York Central-eko trenbidean atzeraka zetorren merkantzi tren batek harrapatuta. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 83. orr.

Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto-stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 161. orr.

Merkantzia-trenetan ezkutatzen nintzen; kamioi-gidariekin bidaiatzen nuen. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 37. orr.

Beste merkantzia-tren bat pasatzen da, aurrekoa baino luzeagoa, arratsaldearen hilzoria luzatu nahi balu bezala. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus