Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostiral (orobat ostirale g.er.) 1 iz asteko seigarren eguna, ostegunaren eta larunbataren artekoa. ik bariku; ortzirale.

Ostirala, 1936ko irailaren 18a. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 135. orr.

Ostirala, 1943ko martxoak 19. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 100. orr.

Paris. Ostirala, 1939ko otsailaren 17ª. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 61. orr.

Ostirala, 11: 45 p.m. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 66. orr.

Urte hartan Eguberri eguna ostirala baitzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 404. orr.

Iraileko azken ostirala, egun aratz beroa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 11. orr.

Hala joan zen, egitekoz bete bezain apartekorik gabe, ostiral 15a, bezpera. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 149. orr.

Ostiral 17an, Gaztetxean gau pasa. Herria   2004-09-09

Ostirala ezkero dabil edanean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 228. orr.

Asteko egunak otoitzerako aukeratzeko orduan, ez zuten zalantza apartekorik izan: ostirala Gurutzeko misterioarekin lotuta zegoenez, bertatik aukeratu zizuten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 97. orr.

Ostiral hartako dibertsioa Nana agertzean amaitu zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 43. orr.

Hurrengo egunean, ostiralean, honako hau izan zen albiste nagusi, ordea: [...]. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ostiral goiz batzuetan lo gutxi eginda joaten izan naiz lanera. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 73. orr.

Ostiral arratsalde hartan Lucy bueltaka ibili zen Julio Rekexoren auzoan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 270. orr.

Larunbat bezpera, ostiral arratsa eta oraindik argi. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 95. orr.

Kabarete arats bat antolatua zen joanden ostiral aratsean, Zabalki gelan. Herria   2004-12-09

Ostiral iluntzean, ardi eta behi lan guztiak nihaurek egin nituen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 103. orr.

Ostiral gau hauek ez daukate ostegun gauen lilura. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 64. orr.

Ostiral gau arrunta, inora eramango ez nauena. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 19. orr.

Ostiral gau hartan oso lo gutxi egin zuen errabinoak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 150. orr.

Ostiral gauerdi aldera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dut uste, gurutzefikatze ostiral arratsalde hartan Jesus Kristok nik haina sofritu zuenik... Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 56. orr.

4 Ostiral Santu Aste Santuko ostirala.

Ostiralean Ostiral Santu izan zen; arratsaldean, Burtsara jolasean aritu ginen, eta larunbat arratsaldean ere berdin. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 265. orr.

Ostiral santuko konpletetatik hasten dira, gau horretan saldu eta atxilotu baitzuten Jesu Kristo gure Jauna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 75. orr.

Kontuan hartu, baita ere, orain arteko salmo hauek Ostiral Santutik Piztuera igandea arte esaten direla. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 81. orr.

Ostiral Santu goizez, artoa aletu eta ereiteko gordetzen da propio. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 134. orr.

Ruthen pazientzia amaituz joan zen, batez ere 1955eko Ostiral Santu arratsaldean Davidekin elkartzekotan geratu eta, [...] Carole eta Anthony Findlater bikotearekin joan zenean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 168. orr.

Uste nuen gorrotoa, maitasuna edo heriotza gure gainera jaisten zirela, ostiral santuko sugarrak bezala. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

heldu den ostiral (6); iragan ostiral (7); iragan ostiral gauean (6); joan den ostiral (21); joanden ostiral (6); joanden ostiral aratsean (5); lehen ostiral (4)

ostiral arats (11); ostiral arats honetan (4); ostiral aratsean (16); ostiral aratseko (16); ostiral arrats (7); ostiral arratsalde (10); ostiral arratsaldean (29); ostiral arratsaldeko (4); ostiral arratsean (25); ostiral arratseko (7); ostiral batean (9); ostiral batez (4)

ostiral eguerdian (6); ostiral eta larunbat (4); ostiral eta larunbatean (7); ostiral eta larunbatetan (4); ostiral gau (7); ostiral gaua (8); ostiral gauean (86); ostiral gaueko (19); ostiral gauez (5); ostiral goiz (6); ostiral goizaldean (5); ostiral goizean (31); ostiral goizeko (10)

ostiral iluntzean (13)

ostiral santu (6); ostiral santua (4); ostiral santuan (6); ostiral santuko (148); ostiral santuko akordioa (40); ostiral santuko akordioak (6); ostiral santuko akordioan (9); ostiral santuko akordioarekin (4); ostiral santuko akordioaren (16) ostiral santuko hitzarmena (4)

azken ostirala (18); datorren ostirala (5); hileko azken ostirala (6); osteguna eta ostirala (7)

ostirala arte (31); ostirala baino lehen (4); ostirala bitarte (5); ostirala bitartean (16); ostirala eta larunbata (6); ostirala izaki (4)

hileko azken ostiralarekin (4)

joan den ostiralaz (4); ostiralaz geroztik (8)

joanden ostirale aratsean (4); ostirale aratsaldean (6); ostirale aratsean (13); ostirale aratseko (14); ostirale arratsean (5); ostirale arratseko (4)

aurreko ostiralean (14); azken ostiralean (12)

egingo dute ostiralean (5); heldu den ostiralean (41); helduden ostiralean (4); hurrengo ostiralean (9)

iragan ostiralean (85); joan den ostiralean (175); joan zen ostiralean (25); joanden ostiralean (23); lehengo ostiralean (15)

ostegun eta ostiralean (9); ostegunean eta ostiralean (8)

ostiralean abiatu (6); ostiralean amaitu (5); ostiralean amaituko (7); ostiralean amaituko da (4); ostiralean atera (4); ostiralean atxilotu (14); ostiralean atxilotu zuten (6); ostiralean aztertuko (4); ostiralean baionan (5); ostiralean bertan (14); ostiralean bildu (4); ostiralean bilduko (9); ostiralean bilduko dira (9); ostiralean bukatuko (5)

ostiralean egin (16); ostiralean egin zen (5); ostiralean egindako (4); ostiralean egingo (17); ostiralean eman (8); ostiralean eman zuen (6); ostiralean emango (5); ostiralean esan (8); ostiralean esan zuen (6); ostiralean eta igandean (6); ostiralean eta larunbatean (12); ostiralean hartuko (4); ostiralean hasi (16); ostiralean hasi ziren (7); ostiralean hasiko (13); ostiralean hil (6); ostiralean hil zen (4)

ostiralean iragarri (4); ostiralean izan (5); ostiralean izandako (4); ostiralean izango (6); ostiralean jakinarazi (5); ostiralean jarraituko du (8); ostiralean jokatu (6); ostiralean jokatuko (12); ostiralean jokatuko dute (4)

ostiralean onartu (4)

pasa den ostiralean (12)

datorren ostiraleko (4); iragan ostiraleko (7); joan den ostiraleko (7); ostiraleko bileran (6); ostiraleko emaitzak (4)

astelehenetik ostiralera (29); gaurtik ostiralera (4); ostiralera arte (9); ostiralera bitartean (6)

datorren ostiralerako (8); ostiralerako deitu (4)

azken ostiraletan (18); azken ostiraletan egin (6); hileko azken ostiraletan (6); hileroko azken ostiraletan (4); ostiraletan egin (6); ostiraletan egin ohi (6); ostiraletan egiten (4); ostiraletan eta larunbatetan (5)

iragan ostiraletik (4); joan den ostiraletik (6); ostiraletik aurrera (13); ostiraletik igandera (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus