Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakail 1 iz zauria. ik saki.

Urratuko eta sakailako odola. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 90. orr.

Sakaila handia du eztarri aldean, handik odolustu da. Xabier Montoia   «Elektrika» - 65. orr.

Sakaila polita egin diozu saihetsean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 262. orr.

Sakail eta ubelduraz josiak zeuzkaten, puztuak eta babaz beteak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 182. orr.

Kopeta haztatu du orduan, ezker bekainaren gainean sakaila topatu duen arte. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 124. orr.

2 ebakiondoa.

Ebaki handi baten sakaila zeukan belaunaren gibeletik goiti, otsolaharra makilan iduri. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 188. orr.

Ezpainean behera sakaila duen Eibarko armagile batek. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 170. orr.

3 irud/hed

Harri beltzezko arranke luze bik seinalatzen dute fatxada hau sakaila batez goitik beheraino. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus