Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sineskera 1 iz sinestea, norbaitek sinesten duena. ik sinesmen.

Hirutasunaren misterioa eta Jesusen Mesianismoa dira, hain zuen, juduen eta kristauen sineskeren arteko harresi gogor eta gaindiezinena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 246. orr.

Ikasleak harrituta zeuden suaren inguruan sortutako erritu ugarien ondorioz, eta haietariko askok beharrezkotzat jo zuten gizon-emakume haien sineskera eta jokabideak aldatzea. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 10. orr.

Herritar askoren ordezkari gara eta, horregatik, gure sineskerak albo batera uzten jakin behar dugu, erabaki publikoak hartzeko. Berria - Gaiak   2004-05-22

Gure jakintza eta sineskera guziek, analogia klasikoan dute beren lehen sustraia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 142. orr.

Bere ideiak eta sineskerak gorabehera, oso pertsona zintzo eta lagunkoia iruditu zait Said. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 112. orr.

Zazpi arkuko zubi sinboliko honen usarioak, sineskera musulmanaren zazpi betebeharretan ditu bere erroak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 30. orr.

Badirudi Nikolas santuaganako sineskera, Santiobideko merkatu eta hiri guneetan kokatu ziren frankoek sartu zutela gure artera. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 38. orr.

Paganoen gurkerari buruz zeukan jakituria irakatsi zioten liburuek, geroago aipatuko dituenek, sineskera hori, oro har, astrolatrian oinarritzen zela pentsarazi zioten. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 249. orr.

Herri afrikar askotako sineskeran, hitzaren sorrera gorpuzten baitu kurriloak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 268. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Akerra ere ikusi zuten zalditegian, zeren eta, antzinako herri-sineskera zahar baten arabera, abere hori eduki beharra baitago zaldien artean. Kristauen Elizak, zeinen fede-sineskera jakina den, bere baitan filosofoen iritzi horiek [...] oso hedaturik zeuzkaten nazioak bereganatu zituenean, [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 112. orr.

Etnia, erlijio sineskera eta alderdi politiko guztien arteko oreka nola edo hala errespetatuz. Berria - Mundua   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure sineskerak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus