Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostrogodo 1 iz IV eta VI mendeen artean Ukrainatik Italiara higitu zen sortaldeko herri godoko kidea.

Teodoriko handia (454?-526) ostrogodoen errege izan zen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 289. orr.

Kasiodorok [...] bere bizitza luzearen lehenengo zatia erromatar Italia administratzen eman zuen Teodoriko Ostrogodoa erregearen zerbitzura. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 90. orr.

Lonbardiarrek, Italia konkistatu baitzuten greziarrek ostrogodoak suntsitu ondoren, borrokaren usadioaren berri eman zuten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 211. orr.

Ostrogodoen ondotik, IX. mendean iritsi ziren sortaldetik magiar gerlariak, gero Hungaria izendatuko zen lurraldera. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 284. orr.

2 izond ostrogodoena, ostrogodoei dagokiena.

Ailegatu berritan, hizkuntza arrotz bat, hitz ostrogodoak, zer arraio nahi zuen nigandik? Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 12. orr.

3 ez-ostrogodo

Neskaren amak [...] ez zien hainbesteko kasurik egiten nire bitxikeriei, nik atzerritar ez-ostrogodoa nintzen aldetik neuzkan bitxikeriei. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 14. orr.

Hemen kontatzen dizuedana alemanen etxean gonbidatu gisa onartu nindutenekoa da, gonbidatu ez-ostrogodo baina ofiziala, nahiz ez oso gizalegetsua, espresuki Antje neska gaztea ikustera joana. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus