Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipuin (orobat ipui g.er.) 1 irudimenak sortutako alegiazko kontakizuna, jostatzeko helburua duena. ik alegia2.

Kontaidazu ipuin bat. 18886

Dunyadad ahizpak ipuinari zoragarria iritzi zion, eta Xerazadek are ipuin zoragarriagoa kontatuko zuela hitzeman zuen, baldin eta Xariar sultanak bizia beste egun batez luzatzen bazion. 18887

Hemen jasotzen diren errezitaldietako gidoiak eta ipuinak idazteko. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 11. orr.

Eta ipuina irakurtzen hasi zaio. 18889

Ipuinak entzuteko, antzezteko, irakurtzeko eta ikusteko gune bat egingo da aurki Asteasun. Berria - Kultura   2004-10-15

Gau argitan esandako ipuina harilkatzen, ez dakigu zenbatgarren aldiz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 84. orr.

Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 229. orr.

Azken finean, zer da nobela bat, ipuin puztu bat baino? Iban Zaldua   «Traizioak» - 136. orr.

Ipuin luze, nobela labur edo dena delakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 229. orr.

Borgesen "Funes el memorioso" ipuinak oroimenaz egiten duen irakaspen motzaz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 337. orr.

Humirzahren ipuinak ez ziren sekula bukatzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 29. orr.

Dürrenmatt-en ipuineko tren haren antzera. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 116. orr.

Jack Londonen ipuineko protagonistak heriotzan aurkitu zuen duintasunik gabeko bizitzaren ihesbidea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 166. orr.

Ipuinaren gai nagusia seme-alaben adopzioa da. Berria - Kultura   2004-12-10

Eta hirugarren ipuineko Gaiztaindizahar baserriko Joxepa [...] laugarren ipuineko hiltzailearen iloba da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 145. orr.

Loti Ederraren ipuinarekin gogoratzen naiz batzuetan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 104. orr.

Joan liburutegira eta begiz jotako lehen liburua hartu nuen eskuetan, Villiers de L'Isle-Adam idazlearen ipuin aukeratuak biltzen zituena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 146. orr.

Sutondoan edo artazuriketan kontatutako ipuinak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 36. orr.

Ataunen entzundako ipuinak transkribatzean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 81. orr.

Zientzia fikziozko ipuin batzuk egin nituen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 89. orr.

Lehen pertsonan kontatutako ipuin mitologikoak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 117. orr.

Neu izan bainintzen zuzendariarengana jo zuenetako bat Öchlerrek neskame desatsegin bati buruzko ipuin lizun dekadente bat irakurri zigula salatzera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 309. orr.

Ipuin likits bat, nire libidoa kitzikatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 218. orr.

Ipuin mitikoetan, garia eta oloa ezin ditu bereizi bahe labirintikoak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ipuin tonu orokorra eten zezakeen saiakerarik ez sartzea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 11. orr.

Nire aurreko ipuin liburuan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 175. orr.

Hori esatean, estalki batean bildurik, ipuin sorta luzatu omen zion. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 148. orr.

Egiazko gertaeretan oinarritutako ipuin bilduma egin nahi dut. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 131. orr.

Maupassanten obretan, Parisko ipuin zikloan batez ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 11. orr.

Nire fakultatean bertan antolatzen zuten ipuin lehiaketa batera aurkeztu nuen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 185. orr.

Ipuin kontaketaz ari dela. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 52. orr.

Handik aurrera bakantzen hasten dira ipuin argitalpenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 17. orr.

Mendez mende sortu eta osatu zen, ahotik belarrira, ipuin kontalarien bidez. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 9. orr.

Elkarrizketatzaileak ipuin idazleari egingo dion bigarren edo hirugarren galdera. Iban Zaldua   «Traizioak» - 135. orr.

Ipuinen eta ipuin ahaleginen koadernoa erretzen ari zela, ama sartu zen sukaldera. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mito-ipuin baten bidez kontatzen du alfabetoaren asmakuntza, Fedro izeneko dialogoan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 155. orr.

Ez dago herri-ipuin horietaz fidatzerik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 47. orr.

Han, maitagarri-ipuin batean bezala, uraren ertzean, ostatu zahar bat, dena beiratez inguratua, teilatua lastozkoa zuena: Txalupazainen topalekua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 342. orr.

Don Pacheco eta Doña Incarnacion izeneko irri-ipuina txertatu zuen Jean Baptiste Elizanburuk bere Piarres Adame eleberrian. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 38. orr.

"Izu-ipuinak" omen zirenen garaia zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 66. orr.

Haur ipuinen artista. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 37. orr.

Umetan, peto-peto sinesten nuen nik amandre-ipuinetan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 38. orr.

Herioak amodio bekaitzak lurrintzen zituen, egiazko maitasun ipuinak zilegitzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 339. orr.

Bada artzai ipuin klasiko bat gure artean hagitz ezaguna dena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 341. orr.

Eguberri ipuina. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 133. orr.

· Gutun bat bidali zidan hango herri-ipuin bilduma batekin. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 66. orr.

4 egiazkoa ez den esana.

Enpresen edo estatuen arteko espioitza Interneten bidez egiten da benetan, ala ipuina da hori? Berria - Gaiak   2004-11-14

Globalizazioaren ipuinarekin-eta has gintezke hemen, baina ez dut merkekerietarako gogorik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 104. orr.

Kontu horiek ipuinak dira, mitologia. Aitor Arana   «Onan» - 61. orr.

Zuek, belebeltzok, inbutuz sartutako ipuinak! Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus