Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkaturatze 1 iz salgai bat merkatuan jartzea.

Departamentalizazio klasikoa duten antolaketak, maizenik finantza, merkaturatze, giza baliabide eta ekoizpen zuzendaritza sailetan banatuta. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 169. orr.

Hidrokarburoen produkzioa, merkaturatzea eta garraioa nazionalizatzea. Berria - Mundua   2004-10-21

Izan ere, hornigaiguneen eta merkaturatzearen kontrolak eta zentroaren periferiako ekoizpenen gainekoak badute eraginik banaketan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gainera, ekoizpen eta merkaturatze fase guztietan kalitatea bermatzeko kontrol neurriak aurreikusten ditu legeak. Berria - Ekonomia   2004-05-08

Gehienak merkaturatze bideen bilaketari buruzkoak izan dira; autogintza, makina-erreminta eta etxetresna elektrikoen alorrean, esaterako. Berria - Ekonomia   2004-06-01

Hark bere lanen sortze eta merkaturatze prozesuak kontrolatu nahi zituen, beti. Berria - Kultura   2004-04-11

3 lan-merkaturatze lan merkatura iristea.

Gazteen lan merkaturatzea errazteko sortu zen, duela zortzi urte, BBK Gazte Fundazioa. Berria - Ekonomia   2006-01-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus