Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palio 1 iz ehun bikaineko sabai modukoa, lau hagak eusten diotena, kalean euskaristia, erlijiozko irudi bat edo prelatu edo kideko bat estaltzeko erabiltzen dena.

Nobeletan agertu ohi diren bi larrutako jendea etorri zait burura: izan ere luistarra zen Xanjoxe, palioa eskuetan eramanaz prozesioetan buru egiten zutenetakoa. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 172. orr.

Franco ez zela meza nagusiak erraz huts egiten zituen epela, ospetsuak ziren haren paliopeko sartzeak Salve izeneko elizkizunera, apez eta kristau ez-frankisten eskandalagarri. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 264. orr.

Francisco Franco jenerala urtegiak inauguratzen, Francisco Franco apezpiku eta artzapezpikuekin katedralera paliopean sartzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 108. orr.

2 irud/hed

Tishe b'Av-en ondorengo aurreneko Sabathean ospatu ziren ezteiak, eta birjina baten ezkontzan egin ohi diren guztiak egin ziren: bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 219. orr.

Senargaia palioaren azpian zegoen, goibeltasuna irudi. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 219. orr.

Argia, lurretik hasi eta zuetako edozeinen bururaino bezain altua zena, konta ezin ahala ipurtargik osatzen zuten, denak elkarren ondo-ondoan, palio itsugarria sortuz maitagarrien zirkuluaren gainean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 283. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eleanorrek zuzenean aireportutik eztei palioaren azpira eramango duela esperoko du seguruenik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 96. orr.

Egun batean Peshe ezkon palioaren azpian zegoen, eta biharamunean dendan zen ostera, bere esku koipetsuekin alkaterna saltzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

palioaren azpian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus