Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipuingintza 1 iz ipuinak ontzea.

Ipuingintza, nobela, poesia, antzerkia, apunteak, ia genero guztiak ditu landuak. Berria - Kultura   2004-09-11

Maupassanten ipuingintza oparoan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 17. orr.

Errusiako ipuingintzaren joera berritzaile zabaleko idazlea izan zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 6. orr.

Estatu Batuetako XX. mendearen bigarren erdiko ipuingintzaren maisuak. Berria - Kultura   2004-08-25

Animazio hori ipuingintzan oinarritzen da. Herria   2001-05-17

Euskarazko ipuingintzaren arloan. Berria - Kultura   2006-02-11

Urte gutxian bide oparoa egin du Iban Zalduak ipuingintzan. Berria - Kultura   2006-04-12

2 (hitz elkartuetan)

Erabat ipuingintza-tradizio iparramerikarraren baitan kokatzen da ipuin hauen nolakoa. Berria - Kultura   2006-04-18

· Peru Abarkak, liburuko pasarteetako batean, Peru eta Marixeren herri-ipuingintza arbuiatzen du. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus