Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merke 1 izond prezio apalekoa. ant garesti.

Liburu-denda batera sartu eta boligrafo bat erosi du, boligrafo merke bat. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 38. orr.

Baina ez gara joango ginebra merke nazkagarri hau bukatu arte. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 158. orr.

Perfume merkeen usaina oso sarkorra da. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 140. orr.

Biharamunean esnatutakoan, kolonia merkearen gustua neukan eztarrian. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 137. orr.

Horrelako elikagaiak merkeagoak, ekologikoagoak eta osasuntsuagoak izango dira. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 86. orr.

Merkeena da baguette-a, jauna. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 95. orr.

Garesti itxurako zapata merke batzuk erosi nituen ahizpentzat. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 64. orr.

Atari zabalaren aurrean auto gorri eta merke bat zegoen aparkaturik. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 30. orr.

Txaketaren poltsikotik zigarro paketea atera zuen, rubio merke bat, filtrorik gabea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 102. orr.

Etxe merke samar bat hartu genuen Saint-Jacques d'Ajas deritzan herriko auzo batean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 19. orr.

Antxoaren ordez, berdel kilo merke batzuk baizik ez ziren agertu gau guztian. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 13. orr.

Lurrak erosteko ere, bankuen kreditu merkeak lortuko genituzke. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 71. orr.

2 prezio apaleko zerbitzuak eskaintzen dituena.

Bazter batean jatetxe merke bat zegoen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Txuletak prestatzen zituzten jatetxeetara eta kabaret merke samarretara. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 153. orr.

Aldirietako zenbait putetxe merkeetan sudurra sartzera. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 64. orr.

Laugarren egunez, aurrekoetan bezala, ostatu hartu zuten hotel itxuraz apal eta merke batean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 149. orr.

Gau hartan puta merke baten moduan erabili zuen senarrak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 177. orr.

Telefonoa merkea da hemen, eta sute-eskailera funtzioa betetzen du: jendeak orduak eta orduak ematen ditu -neguan batez ere- telefonoz hitz egiten. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 107. orr.

3 irud/hed

Gaitz horren erremedioak prezio merkeagotan ezartzeko. Herria   2003-11-27

Izan ere, burgesiak eskulan merke eta ugaria behar zuen, gero eta teknifikatuagoa zegoen ekonomian jarduteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 12. orr.

Literatoen, semiotikoen edo psikotikoen solas merkeak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Zientzia garestiena eta mistika merkeena elkar harturik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 264. orr.

Ergelkeria irudituko zaizu, sineskeria merkea, nahi baduzu, baina horrela pentsatu eta sentitzen dugu hemen. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 96. orr.

"Merkea da hitz egitea", esan diot. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 208. orr.

Dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo arkitektonikoen imitazio merke eta nahasia. Iban Zaldua   «Traizioak» - 32. orr.

Tautologia merke bat besterik ez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 216. orr.

Tragedia merkeen kate batean, hura bat gehiago zela esaten zuen Maxinek. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 165. orr.

Nire gaixtakeria merke hura azpimarratzeko bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 23. orr.

Izenen eta leku komunen xarma merke-erosoaren lilurapean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 162. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Merke salduko nizkizuke. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 161. orr.

Badun jendea merke ordaindu nahi duena; bada, merke ematen zaion... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 322. orr.

Proteinak merke ekoizteko modua. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 88. orr.

Unibertsitateetan beti egoten duk jantokiren bat, merke jateko modukoa. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 267. orr.

Horregatik eta fabrikatzaileari merkeago gertatzen zaiolako, irina ez baita inondik ere okela bezain asegarria. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 87. orr.

-Hiru kartoi eskuratu ditiat, merke. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 130. orr.

Haize bolada berdozkak ekarriz, ura merke eskainiz eta tarteka elurra mendietan pilatuz, marteka lurra zopatuz... Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 470. orr.

Merke, ez diru gutxi gastatzen duelako, baizik gastatzen duen diru hori, proportzioz, herri garatuetan erabiltzen dena baino apalagoa delako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 13. orr.

Astelehenean: merke saltze Kanboko saltegietan, tokiko ekoizpenen merkatu, eskulan erakusketa, egun guzian karriketan. Herria   2001-08-02

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gurea jatetxe arrunt bat da, merke antxa ematen dute. zakarrontzi batean pilatutako ardo merke botilez. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 111. orr.

· Herriko apeza filosofo merke lanetan zinpurtzen zen, ahoa plegatuz, hobiaren zakarretik bizi berri baten ildoak zabaltzen zirela uste zuelako. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 26. orr.

Ez diat gogoko merke-lehian aritzea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 444. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Edo izan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 30. orr.

Izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 54. orr.

Betiko ergelkerien motela txalotu behar duzu, algara-merke ikusi behar zaituzte. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 17. orr.

7 merke antzean

Kalezuloan denek ala denek zekiten Buxi doktoreak oso prezio neurritsuak zituela, eta merke antzean erosten zituen hortzeriak prezio onean saltzen zituela berriz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 221. orr.

Gasolindegiko ugazabak saldu zion merke antzean, hark Ford berri bat erosi behar zuela eta. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 190. orr.

Hala ere biolina erosi zuen, musikari zion zaletasunagatik batez ere, merke antzean gainera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 251. orr.

Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 124. orr.

Akzioko 1,8 euroko mozkina du ordea eta, 19,33 eurotan, merke antzean dago. Berria - Ekonomia   2004-02-04

8 merke izan du ad

AB-k dauka "hautetsi handiek" ele ederra merke dutela bainan gero deusik ez egiten. Herria   2004-11-11

· (aditz laguntzailea ezabaturik) Hasi zen, espantuak merke, ez zuela iraunen Saddam Hussein-en kontrako gerlak. Herria   2003-04-03

Espantua merke, norentzat kario? Herria   2005-02-03

9 merke-merke1 izond

Osteguna ikasle eguna izaten ei da Bilbon: katxi merke-merkeak, [...]. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 97. orr.

Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu. Egun, bitaminak erdiestea merke-merkea denez, aurrez prestaturiko janari gehienei [...] era askotako bitaminak gaineratuko zaizkie etorkizunean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 220. orr.

10 merke-merke2 adlag

Tamalez, merke-merke saldu diet eztia merkatari batzuei, eta zuk, seguraski, erosiko zenidakeen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 80. orr.

Munduko edozein bazterretatik heltzen dira era guztietako produktuak merke-merke, eta zaila da konkurrentzia horri aurre egitea. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 70. orr.

Hartara, erraza da haien protestak isilaraztea, eta, gainera, merke-merkea ateratzen zaie Estatuari eta enpresaburuei. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

11 merke-zurrean (orobat merkezurrean; Hiztegi Batuan merke-zurrean agertzen da) adlag ahalik eta merkeena erosten saiatuz.

Gauzek balio dutena balio dute, eta ez gara merke-zurrean ibiliko. Berria - Kultura   2004-07-30

Interesatzen zitzaizkigun liburuen orri-pasa egoten ginen; merke-zurrean jarduten genuen saltzaileekin, ezer erosi aurretik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 316. orr.

Merke-zurrean erositako gerriko estuegi batek atximurkatutako tripa. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 67. orr.

Ohikoa da bederatzigarren abenidan jendea beren hildako senitartekoen telebista aparailuak eta janzkiak merkezurrean saltzen ikustea. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 106. orr.

Hartan, buhame itxurako saltzaile batek merke zurrean eskaintzen zuen olioaren kolorea gustaturik, txinta bat erosi du hartatik, laurden erdi bat besterik ez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 153. orr.

Hiru eguneko epean arazoa konpontzen ez bada karramarroa desizoztu eta hemengo maioristei merkezurrean saldu beharko diegu, Euskal Herrian bertan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 92. orr.

Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu. Berria - Kultura   2006-04-26

12 merke-zurreko

Tratu labur baten ondoren, nire merke-zurreko erlojua prezio onean saldu nion. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 102. orr.

Merkezurreko azokan eta jantoki ongintzazkoetan emandako haragi erdi-ustela Hipotesi xinpleak, eredu esplikatzaileak, funtzionalak, ekonomikoak edo merkezurrekoak... Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzakia merke (3); arras merke (11); azkar eta merke (3); biziki merke (7); erraz eta merke (4); eskulan merke (5); etxe merke (5); ez hain merke (3); hotel merke (3); merke antzean (8); merke asko (4); merke atera (3); merke aterako (5); merke ateratzen (8); merke ateratzen dela (3); merke ateratzen zaio (3); merke dago (4); merke daude (4); merke ematen (4); merke erosi (5); merke erosten (4); merke merke (11); merke merkea (4); merke merkeak (3); merke saldu (6); merke salduko (5); merke saltze (3); merke saltzea (3); merke saltzeko (6); merke saltzen (9); merke samar (6); merke zuhurrean (3); merke zurrean (9); modu merke (3); nahiko merke (5); oso merke (23); ostatu merke (3); pentsio merke (3)

aitzakia merkea (4); dolar merkea (3); eskaintza merkea (3); eskulan merkea (12); merke merkea (4); merkea da (20); merkea dela (7); merkea izan (6); merkea izango (4); merkea zela (4); merkea zelako (5); merkea zen (6); oportunismo merkea (3); oso merkea (7)

aise merkeago (10); askoz ere merkeago (5); askoz merkeago (6); biziki merkeago (3); inoiz baino merkeago (3); merkeago aterako (7); merkeago ateratzen (8); merkeago da (3); merkeago dago (4); merkeago dira (3); merkeago direla (3); merkeago eros (3); merkeago erosi (5); merkeago erosteko (4); merkeago erosten (3); merkeago saldu (7); merkeago salduko (4); merkeago saltzen (9)

askoz ere merkeagoa (4); askoz merkeagoa (8); merkeagoa ateratzen (3); merkeagoa bada (3); merkeagoa bada ere (3); merkeagoa baita (4); merkeagoa da (32); merkeagoa dela (3); merkeagoa delako (7); merkeagoa den (3); merkeagoa izan (3); merkeagoa izango (7)

askoz merkeagoak (3); merkeagoak dira (11); merkeagoak direla (3); merkeagoak izango (7); prezio merkeagoak (3)

prezio merkeagoan (3)

alokairu merkean (4); prezio merkean (5)

eskulan merkearekin (3)

erraz eta merkearen (3); merkearen bila (4); merkearen usaina (5); tabako merkearen (4)

hegaldi merkeek (3)

merkeena delako (3); preziorik merkeena (3)

alokairu merkeko etxea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus