Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otarrain 1 iz itsas oskoldun hamar-oin handia, begi-irtena, antena luzeak eta sendoak, eta aurreko hankak haginik gabekoak dituena, jateko oso ona (Palinurus elephas).

Hemen, denak otarrainaren eta bakailaoaren arrantzatik bizi dira. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 136. orr.

Otarrain arantzatsuek, mixera marra beltzekoek, artean bizirik, karraska egiten zuten beren hanka hautsien gainean herrestan zebiltzalarik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 147. orr.

Ganba pila handi arrosak dauzkate haiek, eta otarrain egosiak, loturik, isatsa bildua, saski gorrietan; otarrain biziak, ostera, marmolaren gainean hiltzen dira, zapalduta. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 189. orr.

Biharamunean lauretan agertu zen, bost otarrain, hiru botila xanpain eta bi azken-buruko zekartzala. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 225. orr.

Otarrainak garbituko zituen batek, tipula uztaiak ebakiko besteak, tomateaz eta entsaladaz arduratuko zen hurrengoa. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 162. orr.

Otarrain erdi bat egosita eta aguakate-entsalada bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 424. orr.

Newburg erara prestaturiko otarraina. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 52. orr.

Honey eta Lucy kantu eroak kantatzen ari dira otarrainak hausten dituzten bitartean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 225. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Otarrain-entsalada bukatu dela dio... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 410. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus