Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xafla1 (orobat txafla g.er.) 1 iz gai baten, eskuarki metal baten zati mehea eta laua.

Xafla bakoitza kolaz igurtzita dago, eta xagua xaflara igo bezain pronto kolatan itsatsita geratuko omen da. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 64. orr.

Hermannek, ohi zuen legez, bere labana ireki zuen eta odola zioen xaflaren ahoari hats egin eta galtzetan igurtzi zuen distira ateratzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 10. orr.

Palaren xaflari oinarekin bultzaka, ikatzez bete nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 224. orr.

Aizkoraren xaflak ispilu batek bezala jaso zuen goizeko eguzkiaren argia. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 214. orr.

Argi dago 20 edo 25 zentimetroko xaflako labana daramanak ez daramala hori ogia zatitu edo fruta zuritzeko. Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Guk 1919ko ardo botila bat oparitu genion, Van Daandarrek [...] piccalilly pote bat eta bizarra mozteko xafla pakete bat. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 292. orr.

ik beherago 5. 105

Serantesek, xafletan iristen zaion kartoia hartu eta forma ematen dio, kartoi laua zena kartoizko kaxa bihurtzen du. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 152. orr.

Moldeko letraz idatzita legoke, igandeko alean argitaratzeko xafletan grabatua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 437. orr.

Xafla bezain zapal eta leunak maite ditu moko-fin horrek, bankuko labetik atera berriak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 300. orr.

Sendagileak forzepsaren bi xaflak albait lasterren sartu eta haurra atera arren, hilda jaio zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 306. orr.

2 (izenondoekin)

Gonetako xafla txiki haiek aritzen ziren txinpartaka iluntasunean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 119. orr.

Argi errainu batek milaka xafla txiki dirdaitsu piztu izan balitu bezala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 115. orr.

Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 317. orr.

Borreroak gillotinaren xafla metalikoa askatu zuen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 61. orr.

Nadiak xafla gogorreko bi ganibet aurkitu zituen, ehiztari siberiarrek erabiltzen ohi dituztenetakoak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 360. orr.

Bazuen sekretu bat beira koloretuentzat, eta guztiz itxura ederreko xafla nabarrak ontzen zekien. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 126. orr.

Sablearen xafla goria Mikel Strogoffen begien aurrean pasatzen da. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 323. orr.

Sega horrek 90 zentimetroko luzera izan behar du gehienez altzairuzko xaflaren gainaldean. Berria - Kirola   2004-05-06

Zinkezko xafla zabalez egindako teilatuen maldetan zehar. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 58. orr.

Gasez argituriko gela hartako paretak faiantzazko xafla zuri-urdinez estaliak zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 126. orr.

Gizonak mikroskopioko xafla batean ereiten du hazia. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urre-xaflak egin eta xaflak hari bihurtuz, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho fina urre-hariz bordatu zituzten. Elizen arteko biblia   Ir 39,3

Ezta gazta-azalak ere, edo txokolatetxoen eztainu-xaflak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 36. orr.

Zeru goritik behera suzko euria erortzen zen merkatuaren gainera, berotu egiten zuen burdin xaflazko labe bat balitz bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 191. orr.

Ohol-xafla bat erantsi zitzaion txanbergari. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 142. orr.

Erradiografiak egiteko paper-xaflak fabrikatzen diren sailaren kargua nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 269. orr.

Paper-xaflako emakumea ere higidura erreal baten itxura hartzen hasi zen; dantzan ari zela zirudien. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 58. orr.

Indarlanek poliespan xaflak egiten ditu hozkailuen enbalajerako. Berria - Ekonomia   2004-02-13

Erakutsi diot nola, beira-xafla oraindik beroaren gainean berun urtua itsats daitekeen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 126. orr.

Kintalka argazki-xafla errefusatuak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 272. orr.

Egun etxeetan erabiltzen diren eguzki xaflek baino ia hiru aldiz indar handiagoa lortzen dute Smart-1-enak. Berria - Gaiak   2004-11-16

Infusorioak mikroskopio xafla baten gainean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 83. orr.

Leihoetako zirrikituetatik argi-xafla bat sartzen zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 217. orr.

Iturriko urak izotz xafla bat egin zuen, egunetik egunera lodiagoa. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zulo biribil bat zuen xafla zati bat ekarri zuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 195. orr.

Horrela xafla-pakete osoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 270. orr.

5 bizar xafla

Bizarrik egin gabe desgogara sentitzen nintzen eta bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 230. orr.

Morse andreak luzaroan begiratu zien bere eskumutur meheetako zain urdin-urdinei... bizar-xafla batez egin ebakia, eta kito betiko. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 170. orr.

Metalezko bizar-xaflen artetik balebil bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 196. orr.

Armak berak dauzka finean, bere esku daude guraize zein bizar-xafla. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus