Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaizkoatu, gaizkoa(tu), gaizkoatzen 1 da/du ad gaizkiagotu.

Sentitu nuen ametsgaiztozko zer bat zela, errealitatea gaizkoatzen eta usteltzen zuena. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 242. orr.

Heriotzaren eguneroko presentziak gaizkoaturiko eta aldi berean errusiar liberatzaileen hurbilketak aztoraturiko giro batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 187. orr.

Errotik gaizkoatuak daudelako faltsukeria maleziazkoak bilatzen. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 8. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beren barrenean bihotz-zimikoa sentitzen zuten... Egunak pasa ahala, amorrazioa eta lotsa handiagotzen zihoazkien, arimako zauri gaizkoatu bat balitz bezala. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 94. orr.

Zisternetako ur gaizkoatuan bertze batzuek eromena eta heriotza edan zuten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus