Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maingueria (orobat mainkueria) 1 iz abereen eritasuna, azazkalen artean sortzen diren handitsu batzuk ezaugarri dituena.

Egun hautan, beti Ingeleterran, maingueriak ditu jo ardi tropak, eta izurriteari buru egiteko, milaka dituzte ardiak hil eta gero erre. Herria   2001-03-08

Behi burtxoratuaren ixtorio hits horrekin aski ez balitz bezala --, horra nun egundainokotan mainkueria (edo aheria) berriz agertu den. Herria   2001-03-08

Maingueriaren beldur horrekin, Nafarroako harakinek galdea egin diote gobernuari 12 ilabetez goragoko behieri bizkar-hezurra kentzeko legea eskatuz. Herria   2001-05-31

Minik haundienak halere, laborarienak aurtengo huntan; merkatuak ez badira ere lehenago ziren hek, iduri gaitz guziak batean erori zaizkiela gainerat, behi burtxoroenetik maingueria edo aheria hortarat. Herria   2001-04-26

Memento huntan feiria eta merkatu guziak zerraturik daude maingueria kausa. Herria   2001-03-08

Kontsumitzaileak hazkurri naturalak nahiago dituela, behi haragiaren krisia, geroztik maingueriarena. Herria   2001-09-20

2 herrentasuna.

Aitzin gaueko kolpearen ondoriozko maingueria herrestan neramala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 349. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus