Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nano1 1 izond/iz bere motatakoei buruz guztiz txikia dena. ik ñaño.

Jiganten herrian nano den gizona, jigant izan daitekek nanoen herrian... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 254. orr.

Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 74. orr.

Altzifreak, idi-bihotz arbolak, lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden, bost eguneko euriaren eta haizerik ezaren ondoren. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 156. orr.

Hala jarraituz gero, laster kamera nanoak paratuko dituzte zakil-puntetan eta Falopioren tronpetan, sartu-irtenetan hor barruan zer jazotzen den xeheki ikus dezagun. Berria - Kultura   2006-02-14

Whisky koloreko itsasoan izeberg pusketa nanoak ziruditen izotz zatiek. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 137. orr.

Whisky koloreko itsasoan izeberg pusketa nanoak ziruditen izotz zatiek. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 137. orr.

Ezkaratz ezin nanoago bat edarien hozkailu batez eta bi erregailuko gas-sukalde batez hornitua. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 34. orr.

2 iz gizon guztiz txikia. ik ipotx.

Zahartuta dago, eta gezurra da irla batean bizi dela Marilynekin: Dublinen bizi da, eta gauero abesten du pub triste batean, gitarra jotzen duen nano batekin. Berria - Kultura   2004-09-14

Iparraldeko mendietako nano bat? Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 15. orr.

-Eta orain arte sekula ez du nano batek elforik garaitu hitzjarioari dagokionez -erantsi zuen-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 319. orr.

Nano konkordun bat zen, baina kasik hura bezain bitxiak ziren haren jantziak. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 61. orr.

Etxola txiki-txikiak, txotxongiloaren inguruko nano saltariak [...]. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

Etxeko pibotek erraldoiak ziruditen, eta kanpokoek nanoak. Berria - Kirola   2006-04-30

-Ez al du beldurrik? -murmurikatu zuen nanoak-. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 105. orr.

-Zezenak nanoa harrapatu! -esan du Gabik barrezka. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 66. orr.

Hemen ez da aski masa kritikorik, ez dugu fitsik! hori ulertu behar duzue! munduan badira handiak eta badira nanoak. Berria - Ekonomia   2006-03-11

Erraldoi ekonomikoa da [Europa], baina buztinezko oinak ditu, politikoki nanoak garelako oraindik. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nanoaren gorpua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus