Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pistoladun izond/iz pistola duena.

Neska pistoladunak berriketarako gogorik gabe jarraitzen zuen eta ez zegoen gure artean gisa hartako komentarioak egiteko girorik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 90. orr.

Beste pistoladuna ikusi zuen, autobuseko geltoki alboan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 217. orr.

-Ez al duzu entzun pistoladun batzuk sartu zirela Ike Goldstein-en dendan eta dena txiki-txiki eginda utzi zutela? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 481. orr.

Pistoladunetako batek lasterka alde egin zuen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 219. orr.

Eutsi zituen antimilitarismoari, feminismoari eta sozialismoari dagokienez, aldiz, eta pistoladun jeloskorrak gorabehera, badirudi jende zentzudunak aintzat harturiko kausak direla oraindik ere. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus