Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mainguka (orobat maikuka) 1 adlag herrenka.

Mainguka joaten zen kaleetan eta xendetan barna. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 18. orr.

Mainguka ez ibiltzearren, arruntik oinustu eta zealdoka gurutzatu nuen ganbera, sarrerako ateraino. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 359. orr.

Haren ondotik oinezkoen larriena heldu zen, eta gero zaurituak, batzuk mainguka, bertze batzuk lagunen besoek lagundurik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 135. orr.

Aldi berean mainguka eta lasterka. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 81. orr.

-Mainguka ere ibilki zara! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 324. orr.

· Uda egiazki jin aitzin, aroa hezea, hotza, lanotsua izaiten da eta hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 78. orr.

2 irud/hed

Europa batua hinki-hanka doala, eta maikuka, parte segurik tratulari edo tratulanteen Europa delakotz oroz gainetik eta ez ainitzek amesten ginukeen gisakoa. Herria   2005-06-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus