Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizialki (orobat ofizielki g.er.) adlag era ofizialean.

Ofizialki, Garbiketa Espezialeko Taldea dira, nahiz eta, egiten dutena eginda, Garbiketa Etnikoko Talde izena eman jendeak alkatearen garbitzaile kutunei. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 107. orr.

Ez ziren esklaboak ofizialki, baina esklaboak ziren benetan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 25. orr.

1982ko abuztuan, Mexikok ezin ziela bere konpromisoei aurre egin ofizialki adierazi zuenean, [...]. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

Espainiarrek ofizialki existitzen dena bakarrik onartzeko joera baitute. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 86. orr.

Kasinoak Hong Kongen ofizialki debekatuak baitziren, hango biztanleak hasi ziren egunero joan-jinen egiten Makaoraino. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 107. orr.

Gaurdaino, ez du inork sekula ofizialki aitortu haiek pairatu zuten bidegabekeria. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 193. orr.

Ofizialki bai, adin jakin batean ume izateari utzi egiten diogu ofizialki, eta bihurtzen gara lehenik gazte, gero heldu, geroago zahar. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 64. orr.

Frantziak gerla deklaratzen dako ofizialki Espainiari 1793ko martxoaren 8an. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 94. orr.

Beste helburu batzuetarako koinê atikoa erabiltzen jarraitu zuten ofizialki erabilia aurkitu zuten alde guztietan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 62. orr.

Euskara kontuetan aditua ni neu nintzen, ofizialki behintzat. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 66. orr.

Nationalité française; erran nahi baita, euskara garbian, naziotasunez frantsesak garela, ofizialki, guztiok. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus