Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ote2 1 part hiztunak, galderetan, zalantza (egiazkoa nahiz erretorikazkoa) adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula, aditz laguntzailearen edo era trinkoen ezkerrean ezartzen dena.

Hala ote da beti? Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 23. orr.

Hori ote da erlijioa? Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 53. orr.

Errazagoa ote da holandarra izatea, euskalduna baino? Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 112. orr.

Gogoratuko ote da nitaz? Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 160. orr.

Edo gure irudipen hutsa ote da? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 76. orr.

-Erotu egin ote da? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 44. orr.

Bakarrik etorri ote zen ospitalera? Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 224. orr.

Hurrengo urtean hilko ote zen? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 93. orr.

Esajeratzen ari ote naiz, koadroa ilunegi margotzen? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 64. orr.

Lehengusu ilegorriak galdetzen zion bere buruari: kizkurra ote du zera? Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 175. orr.

Honetan guztian izan ote du zerikusirik granada platerak? Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 55. orr.

Maite ote du? Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 12. orr.

Jaten ote du? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 249. orr.

Merezi ote du errukirik eta barkamenik izaki horrek? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 155. orr.

Gogoratzen ote du oraindik elkarrekikoa? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 34. orr.

Jende hurbilagoarekin bestela jokatuko ote zuen? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 146. orr.

McCarthyren garai latzak izaki, senatariaren atzaparretatik libratu nahi ote du neska? Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 102. orr.

Maitemindu egin ote da C. andre suharrarekin, galdetzen diot neure buruari, edo gau bateko kontu baten gisa utziko ote du bazterrera? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 233. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Ez ote da amarru bat izango? Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 24. orr.

Ez ote zegoen han ezer arruntik? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 148. orr.

Ez ote du, azken buruan, izakera bakarzale eta antolagaitza zuritzeko mozorrorik egokiena? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 10. orr.

Ez ote daukat arbasoren bat kapitain ausart, alferiz gazte izukaitza, edo hitz urriko negrero mutiri? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 33. orr.

Kezka batek kitzikatzen ninduen ere: giltza galduaren istorioa ez ote zenetz aitzakia bat? Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 147. orr.

Kulturak irauteko ez ote du fedearen premiarik? Itxaro Borda   «Hiruko» - 122. orr.

Beldur nintzen amonak ez ote zizkidan nire asmoak aurpegian irakurriko. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 54. orr.

Ideia egokiak ez ote du, beraz, ezegokiak baino errealitate edo betegintzarre gehiagorik? Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 207. orr.

Noiz edo noiz, bizitza honetan, nork ez ote du sentitu zirrara hori? Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 115. orr.

Edo, hobeto esanda, ez ote ginen sasi-intelektual klasista batzuen gisara jokatzen ari? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 150. orr.

3 (ba partikularen eskuinean)

Ba ote da sendotasunaren, sasoi onaren pesimismorik? Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 133. orr.

Ba ote zitekeen inork errezelorik ez hartu izana? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 208. orr.

Ba ote du seme-alabarik?, pentsatu du hurrena. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 37. orr.

Pentsa, ba ote da sortzea baino deus ederragorik? Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 174. orr.

Haatik, Heletak badu Oionen berri; Oionek ba ote daki Heleta non den, edo baden ere? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 72. orr.

Barkamenik ba ote du batek hobenaren etekina itzuli gabe? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 144. orr.

Erabaki horretan ba ote du ertzik portu-buruarekin bizpahiru gauetan afaltzera irten den operako sopranoaren irribarre sentsualak? Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 29. orr.

4 (galdekatzaileekin)

Zergatik ote da? Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 106. orr.

-Nor egongo ote da nirekin ezkontzeko prest? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 39. orr.

Nork ote zuen arrazoi, Brechtek ala Endek? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 77. orr.

Nork esango ote zigun? Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 60. orr.

Zer ote zen su hura, eta zer esan nahi ote zuen? Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 173. orr.

Zer ote du apaizak gazte jendea odola emateraino prest, horren aise aurkitzeko? Txillardegi   «Putzu» - 220. orr.

-Oh putain, zer ote dakik hik horretaz! Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 132. orr.

Non sartu ote dut ditxosozko giltza? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 47. orr.

Noiz eta nola izan ote nuen nik lehenengoz Lotsatiren berri? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 21. orr.

-Nondik atera ote da mutil hau horrelakoa! Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 32. orr.

Nora joan nahi ote du? Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 49. orr.

· Zer operazio mota ote dira, beraz, kritikarik ezean, gure poetaren aldikako gaitzeste eta laudatze horiek? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 9. orr.

-Zenbat emakumeren negarra ikusi ote du dorre horrek? Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 211. orr.

Bere bizitza loaldi etengabea izanik, zein aldaketa ekarriko ote zion heriotzak? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 18. orr.

Zenbat aldiz zapuztu ote nituen bandiduen lapurretak! Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 160. orr.

5 (zehar galderetan)

Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen. Yiddishez egin zuten hileta-zeremonia guztia, ez dut gogoan hitzik egin ote zuten alemanez. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 52. orr.

Negarrez ari ote naizen ikus dezakete. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 249. orr.

Halako sustrai batek zer landare lotzen ote zuen ikasi nahian. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 7. orr.

Zertxobait entzuna zuen, erdipurdi samar ote nenbilen Meatzeetan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 153. orr.

Akatsa zuzendu ote zuen jakin gabe gelditu izanak eta piano-jolea neska ote zen argitu gabe uzteak misterioz jantzi zuen gertakari xume hura. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 42. orr.

Berak gaur egun hogei urte izan balitu, nola ote zituen bazterrak inarrosiko haren pindar eta adimenak ari naiz gogoeta. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 25. orr.

Eta pentsatzen ari zen berak, toki guztietan judu izanik, atzerritar beraz, ba ote zuen aberri bat izateko eskubiderik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 89. orr.

Bahekien kanpotar hori gelara igo behar nuela, berririk ba ote dakarkidan jakiteko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 144. orr.

Han nengoen ni herr Haspernek ez ote zidan idazlana eskatuko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 70. orr.

Irudipena zeukan sekula ez ote zuten izan elkarri zer kontatu askorik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 141. orr.

Ea zenbat metro egingo ote zituen buru gorpugabekoak pirrika aurrera, gorputik kenduz geroztik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 41. orr.

Pentsamendu batzuk ere [...] erne zitzaizkidan ikusmiraren eraginez: zergatik ote zegoen halako iluntasuna, zergatik ote zeuden izpi haiek guztiak suspentsioan hautsarenak airean bezala, eta ba ote zen gelaren bat, ni nengoena bezalakoa baina infinitua, hutsune izugarri hura guztia biltzen zuena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 13. orr.

Zertan ibili, baina, zer zen, zer ez ote zen? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 8. orr.

6 (aditza ezabaturik)

Liburu pornografikoa ote? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 33. orr.

Nobelako beste tokiak, benetakoak ote? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 131. orr.

Nekazari artean ote? Berria - Kultura   2004-05-02

Ala zinez uranioa ote? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 260. orr.

Dibortzioa ote konponbidea? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 115. orr.

Egiaz ote algaragarri? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 46. orr.

Emma ote, berriz etorria bakarrik? Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 127. orr.

Ez zen aleman perfekto bat, baina ba ote aleman perfektorik? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 285. orr.

Ederragorik eta poetikoagorik ba ote? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 334. orr.

Baina egia ote, Jainkoa lurrean biziko dela?   - 1. orr.

Galdetu, begiratu inguruan: gizonezkoa haurdun gertatzen ote? Elizen arteko biblia   Jr 30,6

Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren: -Nik ote? Elizen arteko biblia   Mk 14,19

-Bezperan aipatua... zer ote? -galdatu zidan amak bizi-bizia, pentsatuz beharbada, zerbait ezin aitortuzko erranen niela. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 38. orr.

Zergatik ote egun batez, zakua bizkarrean, jantziak arin, eta oinetako egokienak erosirik, honela abiatu? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 15. orr.

Zalantza dut, ordea, egia ote orduan idatzitakoa. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 194. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ote-hitza dela apika harena, ote-hizketa; hitzez hitz baino, iradokitzen duena hartu behar zaiola...-. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 73. orr.

8 otean zalantzan.

Otean egon naiz, barretxo bat egin edo bekaina okertu. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 244. orr.

9 otezka zalantzan.

Enuraz eta otezka gelditu nintzen, elezahar batetik ateratakoa zirudien amets hartatik esnatu nintzenean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 16. orr.

10 bai ote?

Bai ote? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 295. orr.

HHP: Aizu, XYZ: bai ote? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 45. orr.

Bai ote elurretako mamu abominablerik? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 45. orr.

Saint-Ange Anderea: Bai ote? Ziur asko, bere aitorleari honakoa esan zionaren antzekoa zara zu: "Xehetasunak alferrikakoak dira, jauna". Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 189. orr.

· Landan, prakak askatzea, gauza ederragorik bai ote! Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 54. orr.

11 ez ote?

Nahikoa euskara ez jakitea aurpegiratzen dio Gojenolak Oteizari, baina Gojenolaren beraren ahalegina har berak joa ez ote? Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 75. orr.

Beharrezkoa ote du autismoa haren arteak? Arte horren osagai bat besterik ez ote? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 237. orr.

Nahastuta, ez ote? -bere aurreko mutila, askoz sendoago zena, eraman egingo dute. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 252. orr.

12 ote-otean zalantzan.

Bi bide, ote-otean egoteko. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 175. orr.

13 ote-oteka zalantzan. ik oteka.

Oteiza ote-oteka ari dela, jenioari darion egonezin hipotesigile etengabean. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 73. orr.

Edo ote-oteka aritzea. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aditu ote (11); agertuko ote (13); ahal izango ote (14); ahal ote (29); ahalko ote (18); ahaztu ote (9); aldatu ote (28); aldatuko ote (10); amaituko ote (11); ari ote (288); ari ote da (23); ari ote den (26); ari ote naiz (11); ari ote nintzen (24); ari ote zen (84); ari ote ziren (17); ari ote zitzaidan (12); ari ote zitzaion (14); ariko ote (9); aski ote (15); asmatu ote (14); atera ote (33); aterako ote (25); ateratzen ote (11); aurkitu ote (18); aurkituko ote (25); ausartuko ote (14)

ba ote (725); ba ote da (78); ba ote dago (21); ba ote dagoen (31); ba ote daki (20); ba ote dakite (10); ba ote den (42); ba ote du (37); ba ote duen (23); ba ote dugu (11); ba ote dute (11); ba ote duten (15); ba ote nuen (13); ba ote zegoen (47); ba ote zekien (33); ba ote zen (49); ba ote zuen (59); ba ote zuten (18); bai ote (20); baina ba ote (13); baina ez ote (31); bainan ez ote (10); bakarrik ote (9); balio ote (23); balio ote zuen (9); balioko ote (9); behar ote (470); behar ote da (15); behar ote den (18); behar ote diren (9); behar ote dizut (16); behar ote du (27); behar ote duen (17); behar ote dugu (31); behar ote dugun (12); behar ote dut (34); behar ote dute (9); behar ote nion (10); behar ote nuen (36); behar ote zen (10); behar ote zuen (51); behar ote zuten (11); beharko ote (91); beharko ote zuen (10); beharrezkoa ote (13); beldur ote (16); benetan ote (13); bera ote (33); bera ote zen (13); besterik ez ote (9); bete ote (11); betetzen ote (19); bidali ote (9); bihurtu ote (13); bilatzen ote (12); bizi ote (34); bizirik ote (13); bukatuko ote (15); bultzatu ote (10)

deitzen ote (9)

ea ba ote (14); ea ez ote (33); eduki ote (13); edukiko ote (10); egia ote (84); egia ote da (10); egia ote den (11); egia ote zen (38)

egin behar ote (69); egin beharko ote (11); egin nahi ote (12); egin ote (302); egin ote du (21); egin ote duen (16); egin ote nuen (17); egin ote zion (13); egin ote zuen (62); egin ote zuten (13); egina ote (14); eginen ote (43); egingo ote (156); egingo ote du (10); egingo ote duen (11); egingo ote zion (12); egingo ote zuen (20); egiten ari ote (18); egiten ote (93); egiten ote du (13); egiten ote duen (9); egiten ote zuen (15)

egokia ote (19); egon behar ote (11); egon ote (35); egongo ote (58); egongo ote den (15); egongo ote zen (15); ekarri ote (22); ekarriko ote (35); eman behar ote (16); eman ote (47); emanen ote (16); emango ote (40); ematen ote (27); entzun ote (26); entzungo ote (13); entzuten ote (15); erabiliko ote (9); eragin ote (20); eraman ote (19); eramanen ote (12); eramango ote (13); erantzungo ote (12); erran behar ote (17); erran beharko ote (9); erran nahi ote (15); erran ote (11); esan behar ote (20); esan nahi ote (50); esan ote (48); esango ote (52); esango ote zuen (9); esaten ote (23); eskatuko ote (10)

etorri ote (23); etorri ote zen (9); etorriko ote (34); etorriko ote zen (11); eutsiko ote (14); existitzen ote (9)

ez ote (3161); ez ote da (334); ez ote dago (20); ez ote dagoen (24); ez ote den (249); ez ote dio (16); ez ote dion (16); ez ote dira (74); ez ote diren (78); ez ote ditu (19); ez ote dituen (27); ez ote ditugu (10); ez ote dituzten (10); ez ote du (142); ez ote dudan (23); ez ote duen (107); ez ote dugu (42); ez ote dugun (27); ez ote dut (24); ez ote dute (40); ez ote duten (53); ez ote duzu (18); ez ote duzue (11); ez ote gara (17); ez ote garen (12); ez ote genuen (15); ez ote litake (14); ez ote litzateke (14); ez ote luke (16); ez ote lukeen (11); ez ote naiz (14); ez ote naizen (26); ez ote ninduen (13); ez ote nintzen (42); ez ote nion (21); ez ote nuen (41); ez ote zaidan (12); ez ote zaion (16); ez ote zara (16); ez ote zaren (15); ez ote zegoen (33); ez ote zen (290); ez ote zidan (20); ez ote zion (35); ez ote ziren (76); ez ote zituen (32); ez ote zitzaidan (11); ez ote zitzaion (21); ez ote zuen (211); ez ote zuten (56)

ezagutu ote (17); ezagutu ote zuen (10); ezagutuko ote (12); ezagutzen ote (45); ezagutzen ote zuen (12); ezin ote (24)

falta ote (9)

gai izanen ote (10); gai izango ote (25); gai ote (24); galdu ote (16); galduko ote (17); gauza izango ote (17); gauza ote (12); gehiago ez ote (14); gehiago ote (10); gelditu ote (10); geldituko ote (24); geratuko ote (22); geratuko ote zen (9); gerta ote (10); gertatu ote (103); gertatu ote da (11); gertatu ote zen (42); gertatu ote zitzaion (21); gertatuko ote (68); gertatuko ote den (12); gertatuko ote zen (16); gertatuko ote zitzaion (16); gertatzen ote (38); gertatzen ote zen (14); gordetzen ote (13)

hala ote (19); han ote (12); harrapatuko ote (15); hartu behar ote (13); hartu ote (44); hartu ote zuen (13); hartuko ote (45); hartuko ote zuen (13); hartzen ote (19); hasi ote (20); hasia ote (9); hasiko ote (33); hasiko ote zen (10); hau ote (13); heldu ote (13); helduko ote (15); hil behar ote (9); hil ote (40); hilko ote (20); hori ez ote (30); hori ote (49); hori ote da (17); hori ote zen (16); horiek ez ote (11); horrek ez ote (28); hura ez ote (10); hura ote (22); hura ote zen (16); hura zer ote (10); hutsa ote (21)

ibili ote (26); ibili ote zen (11); ibiliko ote (16); idatzi ote (13); igaro ote (9); ikasi ote (13); ikusi ote (67); ikusi ote zuen (16); ikusia ote (10); ikusiko ote (51); ikusiko ote zuen (14); ikusten ote (44); ikusten ote zuen (10); irabaziko ote (11); irakurri ote (9); iraungo ote (13); iritsi ote (29); iritsi ote zen (9); iritsiko ote (33); itzuliko ote (27)

izan behar ote (12); izan ote (374); izan ote da (26); izan ote den (28); izan ote du (16); izan ote duen (9); izan ote zen (102); izan ote ziren (21); izan ote zitekeen (21); izan ote zuen (30); izanen ote (98); izanen ote da (23); izanen ote den (17); izango ez ote (9); izango ote (360); izango ote da (35); izango ote den (52); izango ote du (10); izango ote duen (20); izango ote nintzen (10); izango ote zen (69); izango ote zuen (28); izaten ote (11)

jakin ote (19); jakinen ote (10); jakingo ote (13); jan ote (10); jarraituko ote (19); jarraitzen ote (13); jarri ote (18); jarriko ote (32); jartzen ote (9); jaso ote (20); jasoko ote (9); jo ote (18); joan behar ote (10); joan ote (54); joan ote zen (12); joan ote ziren (11); joanen ote (16); joango ote (30); joaten ote (11); jokatu ote (12); jokatuko ote (13); joko ote (22)

kenduko ote (11); komeni ote (17); kontua ote (11); konturatu ote (10)

lagunduko ote (12); lortu ote (15); lortuko ote (25)

maite ote (15); merezi ote (31); merezi ote zuen (15)

nago ez ote (27); nahi izan ote (14); nahi ote (297); nahi ote du (61); nahi ote dudan (9); nahi ote duen (13); nahi ote dute (11); nahi ote duten (12); nahi ote nuen (20); nahi ote zuen (80); nahi ote zuten (16); nahiko ote (27); nahikoa ote (9); noiz ote (18); nola egin ote (12); nola ote (55); nolakoa izango ote (12); nolakoa ote (30); nolakoa ote zen (12); non ote (151); non ote da (21); non ote dabil (10); non ote dago (9); non ote zegoen (21); non ote zen (21); non ote zeuden (13); nondik atera ote (15); nondik ote (24); nor ote (153); nor ote da (39); nor ote den (11); nor ote zen (48); nora joan ote (10); nora ote (17); norbait ote (10); norena ote (15); nork ote (9)

ohartu ote (10); ohartzen ote (9); ona ote (16); onartuko ote (20); ondo ote (9); oroitzen ote (9)

ote da (1373); ote da bada (12); ote da gure (16); ote da hau (18); ote da hemen (9); ote da hori (44); ote da izango (9); ote dabil (24); ote dabilen (14); ote dago (95); ote dagoen (170); ote daiteke (34); ote daitekeen (31); ote daitezkeen (14); ote daki (34); ote dakien (11); ote dakite (15); ote dakizu (17); ote dator (16); ote datorren (16); ote daude (16); ote dauden (43); ote dauka (11); ote daukan (9); ote daukat (12); ote den (1109); ote den ala (21); ote den beldur (14); ote den edo (10); ote den ere (23); ote den eta (9); ote den ez (20); ote den galdetu (20); ote den galdetuta (10); ote den galdetzen (20); ote den ikusteko (9); ote den izango (13); ote den jakin (10); ote den jakiteko (11); ote den zalantzan (9); ote dezake (22); ote dezakegu (10); ote dezaket (12); ote didan (13); ote didazu (9); ote die (22); ote dien (9); ote dieten (9); ote digu (20); ote digun (9); ote dio (53); ote diogu (14); ote dion (55); ote diot (15); ote diote (20); ote dioten (20); ote dira (310); ote diren (316); ote dit (30); ote ditu (86); ote ditudan (13); ote dituen (99); ote ditugu (33); ote ditugun (9); ote ditut (23); ote dituzte (23); ote dituzten (33); ote dituzu (10); ote dizut (22); ote doa (10); ote doan (9); ote du (702); ote du ba (9); ote du bere (10); ote du horrek (11); ote dudan (99); ote duen (475); ote duen ala (9); ote duen edo (13); ote duen ez (12); ote duen galdetu (16); ote dugu (167); ote dugun (69); ote duk (16); ote dut (156); ote dut nik (16); ote dute (213); ote duten (238); ote duten beldur (10); ote duzu (86); ote duzue (39); ote duzun (28)

ote gaitu (17); ote gara (51); ote garen (44); ote genuen (71); ote genuke (15); ote geunden (12); ote ginen (54); ote gintuen (14); ote gira (12); ote haiz (10); ote lezake (11); ote litake (19); ote liteke (17); ote litekeen (12); ote litzateke (36); ote litzatekeen (15); ote luke (41); ote lukeen (24); ote lukete (11)

ote nago (19); ote nagoen (15); ote naiz (99); ote naiz ni (9); ote naizen (68); ote nau (12); ote nauen (12); ote nekien (11); ote nenbilen (9); ote nengoen (42); ote neukan (18); ote nezakeen (12); ote nien (9); ote ninduen (53); ote ninduten (25); ote nintzen (206); ote nintzen galdetu (11); ote nintzen ni (9); ote nion (69); ote nituen (44); ote nuen (318); ote nuen galdetu (11); ote nuen nik (15); ote nuke (17); ote nukeen (15)

ote zaidan (18); ote zaie (20); ote zaien (19); ote zaigun (14); ote zaio (40); ote zaion (57); ote zait (15); ote zaitu (10); ote zara (54); ote zaren (39); ote zarete (10); ote zebilen (44); ote zegoen (321); ote zegoen galdetu (11); ote zegoen ikusteko (12); ote zegoen jakin (10); ote zekien (51); ote zekiten (14); ote zen (2021); ote zen beldurrez (22); ote zen galdetu (54); ote zen galdetzen (17); ote zen galdezka (9); ote zen hori (12); ote zen hura (35); ote zen ikusteko (25); ote zen ikustera (12); ote zen izango (9); ote zen jakin (23); ote zen jakiteko (11); ote zen pentsatu (18); ote zen pentsatzen (11); ote zenuen (24); ote zetorren (21); ote zetozen (10); ote zeuden (55); ote zeukan (40); ote zezakeen (34); ote zidan (75); ote zidaten (16); ote zien (32); ote zieten (12); ote zigun (17); ote ziguten (13); ote zihoan (22); ote zinen (21); ote zion (213); ote zion beldurrez (10); ote zioten (66); ote ziren (433); ote ziren jakiteko (9); ote zitekeen (68); ote zitezkeen (9); ote zituen (166); ote zituzten (51); ote zitzaidan (50); ote zitzaien (15); ote zitzaigun (12); ote zitzaion (148); ote zitzaion beldurrez (11); ote zitzaizkion (11); ote zizkion (17); ote zuen (1350); ote zuen beldurrez (15); ote zuen galdetu (46); ote zuen jakin (19); ote zuen jakiteko (13); ote zukeen (16); ote zuten (376)

pasatu ote (9); pentsatu ote (24); pentsatu ote zuen (13); pentsatuko ote (20); pentsatzen ote (27); posible ote (57); posible ote da (23); posible ote zen (22); prest ote (33)

sartu ote (31); sartu ote da (11); sartuko ote (22); sentitu ote (21); sentitu ote zuen (10); sentituko ote (9); sentitzen ote (25); sinesten ote (11); sortu ote (21); sortzen ote (11)

topatuko ote (11)

ulertu ote (15); ulertuko ote (10); uste ote (43); uste ote zuen (14); utzi behar ote (9); utzi ote (25); utziko ote (19)

zabalduko ote (10); zain ote (10); zein izango ote (9); zein ote (98); zein ote da (18); zein ote den (12); zein ote zen (39); zen ez ote (17); zenbat ote (22); zenbatetan ez ote (13); zer ari ote (23); zer behar ote (10); zer egin ote (35); zer egingo ote (22); zer egiten ote (16); zer esango ote (33); zer ez ote (47); zer gertatu ote (49); zer gertatuko ote (40); zer gertatzen ote (25); zer izan ote (14); zer izango ote (16); zer nahi ote (33); zer ote (322); zer ote da (58); zer ote den (35); zer ote zegoen (14); zer ote zen (78); zer ote ziren (9); zer ote zuen (9); zer pentsatu ote (11); zer pentsatuko ote (13); zer pentsatzen ote (14); zer sentitu ote (9); zer uste ote (11); zerbait gertatu ote (16); zerbait ote (20); zergatik ez ote (61); zergatik ote (111); zergatik ote da (10); zergatik ote den (9); zerikusirik ote (9); zertan ari ote (26); zertan ote (35); zilegi ote (15); zoin ote (10); zuzen ote (11); zuzena ote (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus