Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

singulartasun iz singularra denaren nolakotasuna.

Hasiera batean beste euskaldun askori bezala gertatzen zitzaidan niri, onartu egiten nuela galderak berarekin zekarren aurrejuzgua, euskal literaturaren singulartasunari buruzkoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 60. orr.

Non gelditzen zen Euskal Herriaren sinbolo horren singulartasuna. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 140. orr.

Singulartasunaren seinale bereizgarriak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 78. orr.

Eremu diskurtsiboaren azterketa oso bestela dago orientatua; kontua da enuntziatua atzematea bere gertatzearen estutasunean eta singulartasunean; zehaztea bere existentziaren baldintzak, bere mugak finkatzea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 35. orr.

Arazoa, orduan, izango da jakitea ea diskurtsoaren batasuna zertzen den gehienbat objektu ezberdinak taxutzen diren eta etengabe eraldatzen diren espazioan, eta ez hainbeste objektu baten iraupenean eta singulartasunean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 41. orr.

Horretarako, ETAk, Euskal Herriaren singulartasunean kokatua, unibertsal berri bat proposatzeko ausartasun ezin sinetsizkoa izan zuen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 124. orr.

Unibertsal bakoitza singularra da, edo singulartasun bat da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus