Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtargi 1 iz Lampyrudae familiako intsektu gorputz-biguna, emeek eta beldarrek argi ahul berdaxka bat egiten duen organo argikor bat dutena (Lampis noctiluca).

Ipurtargiak pindarka, bazterrik bazter. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 78. orr.

-Ipurtargiak bilatzen ibili gara... -esan didate. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 151. orr.

Kilkerrak eta ipurtargiak harrapatzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 36. orr.

Ene indarra euli batena zuan, eta ene argia ipurtargi batena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 251. orr.

Ilargia goian ezin argitsuago, ipurtargi jigant bat iduri. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 445. orr.

Ipurtargiak dirudite lastargiek Sakabia bidean. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 7. orr.

Izarrak ipurtargien moduan hasi dira itsasoaren larru zabal ilunaren sabaian dirdiratzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 44. orr.

Eta egunez esnezko eraikina denak, gauez, ipurtargiaren itxura hartzen du. Berria - Kultura   2006-02-09

2 irud

Nigan betiko zizelkaturik geratuko da argia destilatzen zuen Adela hura, eguneroko gauzetan urtez urte ageri zen ipurtargi langile hura. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 217. orr.

Ilunabarrean, ipurtargi-trenak han-hemenka zebiltzan lainoan murgilduta. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 415. orr.

3 argi guztiz ahula.

Hitz zuzenaren eta ia zuzena den hitzaren artean dagoen desberdintasuna, tximistaren argiaren eta ipurtargiaren artean dagoena bezalakoa da. Berria - Gaiak   2004-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus