Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mertzenario 1 iz diruaren truke baino borrokatzen ez den gudaria.

Europa osoan bildutako mertzenarioak, Ptolomeo erregearen armadetan soldadu sartzera etorriak: eszitak; traziarrak; eta, batez ere, galiar beldurgarriak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 145. orr.

Ongi trebaturiko mertzenario haiek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 151. orr.

Psametikoren mertzenario helenikoek asiriarrak Egiptotik bota baino mende-erdi bat lehenago. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 236. orr.

Mertzenarioak profesionalagoak bilakatu dira «enpresa militar pribatuak» sortzearekin batera; talde sortu berri horietaz baliatzen dira potentziak. Berria - Mundua   2006-03-08

Mertzenarioak kontratatzea merkeagoa ateratzen zaie AEBei zuzenean Armadako soldaduak trebatzea baino. Berria - Mundua   2004-04-17

27 mertzenario epaituko dituzte, Komoreetako estatu kolpe saioaz akusatuta. Berria - Mundua   2006-02-21

Espainiako baseetako batzuek Estatu Batuei utzi zizkion, 226 milioi dolarren trukean, eta horren ondorioz gu mertzenario hutsak besterik ez ginelako uste sendoa sortu zitzaigun. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 275. orr.

2 diruaren truke baino aritzen ez den pertsona.

Garamendira bidean, une batez, GALeko mertzenarioak etorri zitzaizkion gogora. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 124. orr.

Nork daki ni CIAko mertzenarioren bat ez ote naizen? Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 134. orr.

Edo CIAk mertzenario bilakatu duen kazetari saldua? Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 134. orr.

Ni haiek bezain mertzenario izan nintekeen, edo gehiago. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 37. orr.

Futbolariak edozein taldetakoak izanda ere «mertzenarioak» direla iritzi dio. Berria - Kirola   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikerketan agertutako zantzu bakanek diote Naparra bahitu eta hil zuena Perret anaien mertzenario taldea izan zela. Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Bestalde, atxilotu batzuek jakinarazi dutenez, mertzenario buruek 18 paramilitar hil zituzten, «desertatzera zihoazelako». Jokin Urain   «Errotarria» - 78. orr.

Horrek mertzenario fama eman zion, eta horregatik esan ditu Kahnek beragatik esan dituenak. Berria - Kirola   2004-08-04

4 (izenondo gisa) mertzenarioena, mertzenarioei dagokiena.

gudariok Legutioko ofentsiba loriatsua hasi genuelako zeuen tropa mertzenarioen aurka. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 217. orr.

Mendebaldeko barbaroen hizketaren aldakortasuna, izaera mertzenarioa eta hutsalkeria ezagunak dira, noski, izaera nazionalak aztertzen dituzten guztientzat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 229. orr.

Itzulpenekin hasiz geroztik, egin ditudan lan mertzenarioenak izango dira seguru asko, baina ondo ordainduta zeuden. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziako mertzenario (3); mertzenario gisa (4); mertzenario talde (7)

mertzenarioak direla (3); mertzenarioak hil (3)

ustezko mertzenarioen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus