Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mertzeria iz joste lanak egiteko gaiak saltzen diren denda.

Amak, orduan, mandatuak egitera bidaltzen ninduen, eta gustura joaten nintzen ni, mertzeriara izan ezik, ez bainintzen batere eroso sentitzen han, emakumez inguratuta, denak niri zeharka begira, kuxkuxean, garai hartan ohikoa ez zen-eta mertzeria batean gizonezkorik sartzea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 42. orr.

Beraien bizitza koloretako hariz betetako mertzeria bat balitz bezala. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 13. orr.

Hurrengorako eros iezazkidazu kulero batzuk Lopezen mertzerian. Josu Landa   «Odolbildua» - 26. orr.

Gure amonak mertzeria bat izan zuen: izarak, pijamak eta barruko arropa saltzen zituen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus