Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mesana iz gibel masta; gibel mastako bela.

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean, eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 29. orr.

Baupresaren muturretik trinketa nagusiaren eta mesanaren barrena txoparaino zetorren argizko xingola bat, masten jartziek beste ilara bana zuten, eta karelaren perimetro osoa ere gar txipitan zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 11. orr.

Mesanako belaren jaisterat [...] joan nintzen, harik eta haizeak kolpe izugarri bat jo, eta ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 464. orr.

Paul, Beñat, mesanakoa jaits! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 464. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus