Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pisukide izond/iz pisu berean bizi dena.

Denboraldi honetan, askatuz joan zaio korapiloa, hasierako esan ezin hartatik, eta nik ez nekizkien gauza asko azaldu dizkit, pisukoez eta pisukideez. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 233. orr.

Nire etxean gera zaitezke, pisukidea kanpoan dago. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 7. orr.

Agian Gabin mugiarazi zutenak gaizki interpretaturiko hitz batzuk ziren, pisukideei erdizka entzunak. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 232. orr.

"Ez al dizu senargaiak deitu?", bota zidan pisukideetako batek. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 47. orr.

Hau al da Pauline, lehengusina eta pisukidea, gaitzetsiko ote duen Melaniek horrenbesteko beldurra diona? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 36. orr.

Amonarekin eta Karlos pisukidearekin. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 71. orr.

Brooke, bere pisukide Kath, haien lagun bat eta lauok. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 40. orr.

-Anek esan dit zure pisukidea oso irakurzalea dela, ehunka liburu dituela etxean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 136. orr.

Inori ez zaio buruan sartzen Oñatin bizi den estatubatuarra etorkina denik, nahiz eta haren pisukide perutarra beti izango den etorkin guretzat. Berria - Euskal Herria   2004-06-13

-Oso pisukide parrandazaleak dauzkadalako. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus