Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaizo 1 izond ipar errukarria. ik gaixo.

Ostatuko steward gaizoa hiru aldiz bederen izan zitzaigun ikusten noiz hasiko ginen bada bazkaltzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 86. orr.

Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen [...] horrelako gauzak ahoskatzeko ohitura handia zuelako, jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola. Itxaro Borda   «Hiruko» - 122. orr.

Hik, gaizoa, deus ez dakik amodio gauzetan..! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 146. orr.

Eta gose haiz gaizoa! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 27. orr.

Ikusiz jende famatuak baizik ez direla han, ni horren erdian, Iparraldeko gaizo bat... Berria - Kultura   2004-12-10

2 (izenaren ezkerrean)

Gaizo mutikoa! 1931

Eta ni, gaizo zozoa, amorostu nintzela ene koinata alargundu berriaz! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 186. orr.

Gaizo mutikoak burua bat-batean inarrosten du. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

du gaizoak (3); gaizo gizona (5); gaizo mutikoa (3); gaizo neskak (3); gaizo raffarin (3); gaizo zozoa (3); gaizoak bere (3); neska gaizo (3); raffarin gaizoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus