Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otoitzaldi 1 iz otoitz egiten den denbora.

Urterako seinalatuak badaudela otoitzak, mezetan nahiz beste otoitzalditan erabil daitezkeen formulak, alegia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 90. orr.

Otoitzaldia bukatuta, Erroma utzi eta Spoleto haranerantz abiatu zen bere lagunekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 203. orr.

Matanias, otoitzaldiko gorespenetan kantua zuzentzen zuena. Elizen arteko biblia   Ne 11,17

Akademian, ohi baino otoitzaldi luzeagoa egin genuen egun hartan; horretan gelditu zen ospakizuna. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 176. orr.

Jasokunde jaia iritsi zenean, bada, San Frantziskok garizuma santuari hasiera eman zion, bijilia gogorrez eta laztasun handiz gorputza zigortuz, eta otoitzaldi kartsuz, gaubeilez eta diziplinaz espiritua indartuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1084. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gutxitan laguntzen zion anai Egidiok inori egun osoan, denbora-tarte bat libre edukitzeko akordioa egiten baitzuen, bere Ordu kanonikoak esan ahal izateko eta meditazio otoitzaldiei hutsik ez egitekoTenplua herri guztientzat otoitz-etxe. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1068. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus