Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piszina (54 agerraldi, 18 liburu eta artikulu 1ean; orobat pizina 28 agerraldi, 2 liburu eta 17 artikulutan) 1 iz igerilekua.

Hoteleko piszinan treneko lehenengo idazlea ikusi nuen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 18. orr.

Horrez gainera, hartxintxarrez jositako kamino estu bat eta piszina bat, hutsik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 110. orr.

Urte bat orai Donibane Lohizuneko mainutegi edo pizina berria idekia dela. Herria   2004-09-16

Piszina publikoetara sartu nintzen orduan. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 32. orr.

Bizitza errealeko irudiak ageri dira: hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak; mendian egunpasa egiten ari diren familiak; etxeko atarian, edo piszinan, eguzkia hartzen ari diren emakumeak; beharrean ari diren langileak. Berria - Kultura   2004-01-25

Piszinako bainualdi ostean, Lucy sofan etzanda zegoen saloian, musika entzuten eta irakurtzen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 267. orr.

Telebistan azaldu nahi dugu, baina bertsotan, ez platoko piszina batean globoak lehertuz, ez mister lehiaketa batean epaile lanetan, ez txiste kontari... Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 165. orr.

Oihal bat bakarrik zuen soinean, iduri zuen pizinatik ateratzen zela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 220. orr.

Harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 175. orr.

Piszina baten hil nahi nuke nik / eskuan gintonik kopa. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ni zutik lasai, beso zabalik / piszina-hormaren kontra. Aitor Arana   «Onan» - 47. orr.

3 irud/hed

Bulegora iritsi nahi du, ordenagailu aurrean jesarri eta argi-piszinan murgildu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donibane lohizuneko pizina (3); pizina edo mainutegi (4); pizina edo mainutegia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus