Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pita iz hostoetan piru gogorrak, sokak egiteko erabiltzen direnak, dituen landarea (Agave americana); landare horren zuntzez egiten den soka edo listaria. ik zurda.

Arrantzarako pita, amu, kanabera luzagarri eta bestelakoak autoaren atzealdean sartu eta irratia piztu dut, malekoira bidean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 184. orr.

Batzuetan arrantzan aritzen ziren, pita amuarekin luzatu eta han egoten ziren. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 68. orr.

Ez ezazu pita jaso kortxoa hiru aldiz hondoratu artean. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 113. orr.

Laurak kanaberako pita txirrikara bildu eta amuaren ordez pitari lotuta utzi dudan eraztuna topatzeko beharko duen denbora kalkulatzen saiatzen naiz. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 185. orr.

Zarbo ergelak segituan hurbiltzen dira eta Axenariok bat ateratzen du pitaren botaldi bakoitzeko. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus