Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mesfidatu (orobat mesfiatu g.er.), mesfida, mesfidatzen 1 da ad uste onik ez izan, mesfidantza agertu.

Zergatik ez nintzen mesfidatu? Itxaro Borda   «%100 basque» - 146. orr.

Etxeko haurrak bata besteaz mesfidatzen hasi ziren. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 14. orr.

Gainera, haren senarra, zerbaitetaz mesfidatzen hasia. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 56. orr.

Bera aurkitzen uzten baitie tentatzen ez dutenei, eta bere burua agertzen, mesfidatzen ez direnei. Elizen arteko biblia   Jkd 1,2

Mesfidatu handikiez. Elizen arteko biblia   Si 13,9 tit

Hain atsegin zaio arimari beste arimak menderatzea, on dena maite dutenek hainbeste maite dituzte beren buruak, non ez baita haien asmo onez mesfidatzeko bezain zorigaitzeko den inor. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 243. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zakur zaharra mesfidatuago da, petraldu egiten da, pozoitu. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus