Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irabazle 1 iz irabazi duen pertsona.

Gizartean, gizarte honetan eta edozein gizartetan, irabazleak eta galtzaileak daude. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 101. orr.

Irabazle guziak Konpostelara joan ziren, Apostoluari eskerrak bihurtzeko. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 167. orr.

I. Mundu Gerlako irabazleak saiatu ziren herri eskubideen edo bederen herri gutiengoen aldeko neurriak hartzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 144. orr.

Lehen sariaren irabazlea izan zen Joanes Garaztarra, Constantin medikuaren aita. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 38. orr.

Charles Martel, aldiz, hiru heroien borrokako irabazle garbia izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 85. orr.

Irabazle argirik gabe amaitu da lehia. Berria - Kirola   2004-03-18

irabazle petoa da. Berria - Kirola   2004-06-17

Olibondoa koalizio izan da, bere hitzetan, bozen «irabazle handia». Berria - Mundua   2006-04-13

Frantses eta ingeles irabazleen arteko kidetasun ederra laster desegin zelakotz. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

Entzuleek igorritako botoek erabaki zuten Txomin Garmendia izatea irabazle. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 64. orr.

Hermann eta Zezenko deitzen genion mutil kankarro bat izaten ziren beti irabazle. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 20. orr.

Errealitatea normaltasunez asumitzen, irensten, jaten erakutsi gaixoari edo gaixo-ustekoari, eta, azken buruan, galtzaileari irabazle dela sinetsarazi. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 114. orr.

Kerryk zenbaki eta datu franko aipatu zituela eta, horrenbestez, ezagutza eta eduki aldetik irabazletzat jo zutela. Berria - Mundua   2004-10-15

Dominguez eta Jurado irabazle Bilboko Milian. Berria - Kirola   2006-04-23

Estitxu Arozena irabazle Nafarroa Oinez Sarian. Berria - Kultura   2004-02-17

Airbus, zeruko lehiaren irabazle. Berria - Ekonomia   2006-01-18

Pla Sariaren irabazle Robert Saladrigasen hitzak. Berria - Kultura   2004-01-08

Irabazlerik ez Akordeoi Lehiaketan. Berria - Kultura   2004-12-07

Zorionak irabazleari! Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 83. orr.

· Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Faustinok nahiago izan zuen irabazle txapelarekin erretiratu. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 68. orr.

Baina bata da irabaztea eta bestea, desberdina oso, irabazle maila hartzea. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 69. orr.

Irabazle sena dute, eta borrokalari finak dira. Berria - Kirola   2004-05-11

Kandido eta Paulo elkarri harrokeriak botaz eta irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 19. orr.

Pairatzen dugun irabazle-feriako irabazleetakoa. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 89. orr.

· Gizartean diru-irabazle hutsarena ez zen papera izateko amets erregarria. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 51. orr.

Arauak jende arruntagoarentzat ziren, ez quidditcheko kopa-irabazleentzat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 232. orr.

· 3 izond irabazi duena.

Zaldi irabazleari. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 335. orr.

Kartoi irabazlea hartu eta eskuan eutsi zion, oholtzako emakumeak zenbaki irabazleak irakurtzen zituen artean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 83. orr.

Errexago da funtsean bihotza aberri irabazle batetik deslotzea. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 126. orr.

Genetikaren loteria eskuzabalegia izan zen berarekin, eta zenbaki irabazle guztiak egokitu zitzaizkion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 81. orr.

Bi talde irabazle haiek. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 108. orr.

· 4 (predikatu gisa)

Pilotan ez bezala, posible dela bertsotan hogeita bina egitea, teman ari diren biak irabazle suertatzea. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 10. orr.

Ipuina irabazle suertatuz gero. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 123. orr.

Gu irabazle sentitzen gara. Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Catherinek, lehen saioaldi honetan bere burua irabazle ikusiz, musika jarri zuen eta mutilaren ondoan eseri zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 59. orr.

Zeharkatu genituen harri irristakorrak, eta, azkenean, heldu ginen, irabazle, gailur haizetsura. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 163. orr.

Eta puruari beste zupada bat eman nion, zaldiaren gainean, irabazle. Jon Maia   «Riomundo» - 183. orr.

Munduko txapelketetan lau aldiz irabazle agertu da. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 48. orr.

Miarritzek galdu egin zuen (22-27), ehuneko laurogeita hamarrek irabazle jotzen zutenean. Berria - Kirola   2004-09-21

5 irabazle atera/irten

Halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 32. orr.

Arrakastaren edo hutsegitearen edo erruaren ondoren, irabazle nahiz galtzaile irtendakoan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 295. orr.

Irabazle irten denak zer ospatu duelako, galtzaileak pena nonbait ito behar duelako, edateko arrazoia dute denek. Xabier Montoia   «Elektrika» - 45. orr.

Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 285. orr.

Irabazle ateratzen dena txapeldun izango da, dudarik gabe. Berria - Kirola   2004-04-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus