Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pitinka 1 adlag apurka. ik pitinka.

Bazterrik bazter zoaztelarik, badoa eguzkia ere pitinka, mendebaldera buruz. Xabier Montoia   «Elektrika» - 56. orr.

Aldizkako oreken teoriaren arabera, makroeboluzioaren mailan eboluzioak ez du pitinka aurrera egin organismoak hautespen naturalaren bidez euren ingurunetara moldatu heinean, alderantziz baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 289. orr.

Ezagutzaren nozioa garrantzia galtzen joan da pitinka eta, horren ordez, justifikazioarenak hartu du garrantzia epistemologia tradizionalean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 107. orr.

Inurrien kontrako hautsak hartu eta goizeko kafesnean pitinka zerbitzatu. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 38. orr.

2 pitinka-pitinka adlag

Luze barik nire ospea zabaldu egin zan hurian, eta horregaz batera nire cachet-a igon be bai, eta holan pitinka-pitinka duintasunez bizi izateko beste money irabazten hasi nintzan tronpetari esker. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 49. orr.

Bere janzteko eran aldaketak egiten hasi zen, pitinka-pitinka: prakak janztzeari utzi zion, gonak gero eta luzeagoak bihurtuz joan ziren, [...]. Iban Zaldua   «Itzalak» - 100. orr.

Deus guti erraten ahal nion, baina harro nintzen tokiko hizkuntza pitinka-pitinka ikasten ari nintzela ikusita. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus