Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otomandar [110 agerraldi, 5 liburu eta 7 artikulutan] izlag/iz turkiarra. ik otomano.

Otomandar Inperioaren turkiar nagusiak sekula ez ziren hasi arabiar kaliferrian arrakastaz eta habsburgotarren danubiar monarkian arrakastarik gabe aplikatu zen politika zertzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 62. orr.

Otomandar Inperioaren gainbehera ekarri zuen Lehen Mundu Gerraren ostean. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 25. orr.

Turkiako historiaren urte gatazkatsuenak ziren, dinastia otomandar higatua erori eta mendebaldekoen estiloko errepublika sortu zen garaia. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 7. orr.

Arabiar herrialdeek [...] otomandar agintaritza politikoa eta kultur barniz iranikoa -zeinen azpian estalita egon baitziren lau mendez- astintzen izandako arrakastagatik lortu zuten beren guraria. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 34. orr.

Bey horrek leialtasuna agindua zion sultan otomandarrari. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 99. orr.

Otomandar grekoen trebezia Inperioaren zerbitzura erabiltzeko [...] beste neurri batzuk hartu ziren greziarren mesedetan, greziarra ez zen raiyah kristau ortodoxoaren bizkar. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 182. orr.

Otomandar kristau ortodoxoek, Mendebalderantz itzuli zirenean, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 185. orr.

Hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan padisharen esklabo-etxeko lingua franca serbo-kroaziera zen eta otomandar itsas armadaren lingua franca italiera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 62. orr.

Oso harreman onak zituen otomandarren sultanarekin, eta haren ospeari oso loturik zegoen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 30. orr.

Otomandarrak azken hautsak harrotzen ari ziren inperio gisa, eta hasieran kluba ez zen ofiziala, antolatutako kirol jarduerak debekaturik baitzeuden. Berria - Kirola   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus